Doktorego programak
EUROPAGUNEko ikertzaileak bi doktorego programatan daude izen emanda, ohikoa izanik programa hauetako ikasle berriek ikertaldean parte har dezaten. Halaber, esan gabe doa beste zenbait doktorego programekin ere badaukala harremana EUROPAGUNEk, batik bat diziplina anitz biltzen dituzten tesi horietarako.
Giza eskubideak, Botere Publikoak, Europar Batasuna: Zuzenbide Publikoa eta Pribatua Doktoregoa
Doktorego programa honen jarduera zientifikoak funtsezko bi ardatz ditu: oinarrizko eskubideak eta Europar Batasuna. Bi ardatz horiek zuzenbidearen adar guztiei eragiten diete, publikoari eta pribatuari. Ikuspegi horretatik, garrantzitsua da Unibertsitateak Erkidegoko ordenamendu juridikoari erreparatzea, zuzenbidearen adar guztiei eragiten dien ordenamendu berria den aldetik.
Bestalde, oinarrizko eskubideek Europako estatuen oinarri juridiko kulturala izaten jarraitzen dute, eta horrek isla aurkitu zuen Europako Batasuneko Giza Eskubideen Hitzarmena eta Gutuna sinatzean. Europako politikek, aldi berean, eskubideentzat garrantzi handikoak diren esparruetan jarduten dute, askotariko ikuspegietatik, hala nola ingurumenaren arloko politikatik eta, oraintsuago, gizarte politiketatik.
Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak Doktoregoa
Doktoregoa dugu geure jardun akademikoaren funtsezko helburua eta Latinoamerikako unibertsitateetan dugun presentziaren azken zioa. Doktoregoaren bidez, gauzatzen dugu kalitatezko prestakuntza akademikoaren helburua, egiten dugun lanarekin erdietsi nahi duguna. Doktoregoaren bidez, unibertsitateko irakasleak ardatz gune nagusi duen hezkuntza helburua lortu nahi dugu, ezinbesteko urratsa baitaiteke helburuko unibertsitateen irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko bidean. Unibertsitateek masterreko prestakuntzarekin jarraitzeko interesa izan behar dute irakasleen doktorego ikerkuntzaren bidez, eta argudio zinez garrantzitsua da hau lankide izan daitekeen unibertsitate bat aukeratzerakoan.
“Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoak” eta “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa" programak izan ezik, hauek berariazko doktorego programa izanen baitute, gainerako master guztietan doktorego jarduera guztiak metatzen dituzte programa bakar batean: “Globalizazioa aztergai: erronkak eta diziplinarteko erantzunak”. Jarduera guztiak gestio unitate bakar batean biltzeak errazten ditu administrazio atazak eta, honez gain, bide ematen digu geure jarduna Latinoamerikako ikasleen behar eta berezitasunetara egokitzeko.
Programak arduradun bakarra du, jarduera guztiak koordinatzeko lana egiten duena eta solaskide bakarra izango dena gure unibertsitatearekin nola arlo honetan adostutako unibertsitateekin. Beste alde batetik, masterreko programetako arduraduna doktoregoko batzorde akademikoan egonik, bermatuta dugu batzordea programa ezberdinetan plantea litekeen edozein problemaren jakitun izatea, bai eta arazootarako ebazpide doikoen eta eraginkorrena aplikatzea ere. Planteamendu hau oso emaitza onak izaten ari da, kontutan hartzen badugu abian jarri zenetik 160 doktorego tesi baino gehiago defendatu direla.