PRESENTACION

Aurkezpena

“La Ética empresarial en diversas manifestaciones del Derecho Mercantil” (Enpresa-etika Merkataritza Zuzenbidearen zenbait agerpenetan) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileez osatutako ikerketa taldea da. Merkataritza Zuzenbidearen arloan egiten ditu ikerketak, enpresa-jardueran eta merkatuan nagusi diren printzipio etikoen errespetua elementu komun gisa izanez.

Eusko Jaurlaritzak A modalitatea aitortu zion ebatzitako azken deialdian, beraz, bere iraupena 2016/01/01tik 2021/12/31ra izango da. Izan ere, Taldearen goranzko jardunbidea azpimarratu beharra dago. 2010ko urtarrilaren 1ean, UPV/EHUko barne-deialdi batean, talde finkatu bezala osatu zen. Ondoren, zehazki, 2013ko urtarrilaren 1etik, Eusko Jaurlaritzak B taldetzat ezagutu zuen eta, aurreratu dugun bezala, iaz erakunde honek A taldetzat kalifikatu zuen, proposamenak 93 puntu lortu zituela, onenetariko bat.

Lau ikerketa-ildotan oinarrituta, Taldeak enpresa-etika enpresen eta merkatuan parte hartzen duten eragileen eguneroko jardueran gehitzeko beharra erakusten duten gaiei buruzko hainbat ikerketa proiektuen buru izan da eta izaten jarraitzen du, gai horietan genero ikuspuntua kontutan izatearen beharra aztertzearekin batera.

Bestalde, nazio zein nazioarteko beste ikerketa taldeekin harreman sendoak mantentzen ditu eta lantzen dituen arloetako ikerketa-sareetan parte hartzen du. Zenbait izan dira talde hauekin partekatu dituzten ikerketa proiektuak eta badira elkarrekin antolatu dituzten ekintzak, hala nola, biltzarrak, argitalpenak eta beste zientzia-jardunaldiak.