Ziurtagiri-eskaria
Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaroaren ziurtagiria eskatzeko, hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharra dago:
- "Ziurtagiri-eskaera (pdf, 175 Kb)" inprimakia beteta eta sinatuta.
- NAN-aren fotokopia, alde bietatik, irakurgarria eta eguneratua.
- Pasaportearen fotokopia (atzerritarrak soilik).
- Dagozkion tasen ordainagiria.
Tasen murrizketa eta salbuespena
Ordainketa egiteko kontua:
KUTXABANK Nº 20950292923239008657
IBAN KODEA: ES8820950292923239008657
SWIFT edo BIC KODEA: BASKES2BXXX
Hau guztia, ondoren agertzen den helbidean aurkeztu beharko da:
BEREZKO IKASKETETAKO UNITATEA
-Etengabeko Prestakuntzarako Atala-
II. Ikasgelategi
Unibertsitateko campusa
48940 Leioa - Bizkaia
ala, eskaneaturik, (salbuespenen justifikazioa, izan ezik, jatorrizko kopia erkatua aurkeztuz berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus helbide elektronikora
Tasen murrizketa eta salbuespena
1.- Tasen murrizketa eta salbuespena egiteko kasuak:
-
a) Berezko tituluaren antolaketak hala erabakitzen badu, titulu horretarako emandako diru laguntzetan tasak sartu direlako. Besteak beste, deskontua EHUalumni izateagatik.
-
b) Familia ugari berezietako kideek ez dute ezer ordaindu beharko; familia ugari orokorretako kideek, berriz, matrikularen % 50 ordaindu beharko dute. Familia ugari bateko kide izatea egiaztatu behar da aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia erkatuaren bidez edo fotokopia eta jatorrizkoa aurkeztuta, biak parekatzeko; agiri hori iraungi gabe egon behar da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteetan dagoela egiaztatu beharko du interesatuak.
-
c) Ekintza terroristen biktimek eta beren ezkontide eta seme-alabek ez dute ezer ordaindu behar. Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Herritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute; edo, bestela, Terrorismoko Biktimei Laguntzak Emateko Programaren babesa dutela adierazten duen erabakia.
-
d) Organo eskudunak aitortuta ezintasunaren maila % 33 edo handiagoa aitortuta duten ikasle gutxitu edo ezinduek ez dute ezer ordaindu beharko. Egoera hori aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiriaren bidez egiaztatu behar da.
-
e) Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
-
f) Gizarte Kontseiluak ezarritako beste salbuespen batzuk.
UPV/EHUko berezko tituluetan pertsona bakoitzak arrazoi bakarra argudiatu ahal izango du tasetatik salbuesteko.