Deskribapena-Def

EOLO disziplina-anitzeko ikerketa-taldea da, eta UPV/EHU-ko Fisika, Energia-Ingeniaritza eta Matematika Sailen barruan dago. Talde honen ikerketa-eremuak meteorologia, klima eta ingurumena dira. Une honetan ikerketa-lerro nagusiak klima-aldaketak baliabide hidrikoen eskuragarritasunean eta haize eta olatuen energia berriztagarrietako baliabideetan duen eragina da.