Jabetza industrialaren kudeaketa UPV/EHUn
Jakin behar duzun lehenengoa
Asmakizunen titularrak eta egileak
Industri jabetzaren tituluen bidez babes litezkeen asmakuntzak eragin litzakeen unibertsitate-jardueraren emaitzak.
- Babesgarri izan litezkeen asmakuntzak eragin litzaketen unibertsitate-jardunaren emaitzak unibertsitatearenak izango dira.
- Unibertsitatean duen ikerkuntza-eginkizunaren ondorioz egindako asmakuntzen kasuan, irakaskuntza eta ikerkuntza-egitekoen eremuaren barrukoak izanik, pertsonal irakasle eta ikertzaileak, prestatzen ari den pertsonalak barne, eskubidea izango du etekinen atal bat jasotzeko, patenteen legeriak eta honako arautegi honek xedaturikoaren haritik.
(Iturria EBAZPENA, 2007ko irailaren 26koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Jabetza Intelektual eta Industrialaren Erregimenari buruzko Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena)
Zer da patentagarria?
Hiru patente-mota dira:
- Produktuaren patentea: objektu edo produktubat eta bere osagaiak babesten ditu.
- Prozedura-patentea: produktu batetik beste produktu bat ateratzeko eragiketei eskaintzen die babesa.
- Erabilera-patentea: produktu jada ezagunari ateratako beste erabilera berri baten babesa da.
Patentatzeko eskakizunak
- Berritasuna: ez da egongo teknikaren egoeran, hau da, ez da egongo jendearen eskura.
- Asmatze-jarduera: arloko adituen eritzian teknikaren egoeraren ondorioz begien bistakoa ez den jarduera litzateke.
- Industri aplikazioa: edozein industria-motatan aplikatzeko modukoa behar du izan.
Zertan da onuragarria patentatzea
- Ikerketa emaitzen ustiapen hobea.
- Curriculuma balioetsi.
- Egiletasunaren aitormen publikoa.
- Onura ekonomikoak.
- Ikerketa emaitzen argitarapena posible da, patentatu ondoren.
Argitaratu edo patentatu? Bide osagarriak dira!
Ikerketaren emaitza bat patentea eskatu aurretik argitaratzeak (edo zabaltzeak) berritasun baldintza hautsiko luke, eta ondorioz ezingo litzateke babestu.
Betalde, patentea eskatzea eta segituan (edo nahi denean) argitaratzea litzateke desiragarriena.