ENLIGHT European Dialogue 2025 - Sarrera

ENLIGHT European Dialogue 2025

ENLIGHT European Dialogue ekimenaren hirugarren edizioa Kulturaren eta “Sormenaren sektoreekin elkarlanean Ezagutzaren elkarreko sorkuntza” lelopean egingo da. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatean izango da maiatzaren 21ean eta 22an. Helburua da gure langile akademikoen eta kanpoko bazkideen arteko lankidetzak inspiratzeko eta garatzeko plataforma bat eskaintzea, eta lankidetzarako aukerak garatzea kulturaren eta sormenaren lehentasunezko eremuan.

Honako hauek izango dira ekitaldian parte hartzeko talde egokienak:

  • ENLIGHT taldeetako kide diren ikertzaiaeak eta irakasleak (bereziki ikertzaile gazteak).

  • Kultura- eta sormen- sektoreekin zerikusia duten ENLIGHT unibertsitateeetakik kanpoko bazkideak.

  • Ikasleak.

  • Kontsolidatutako ENLIGHT partzuergoak (finantzatutakoak eta finantzatu gabeko ETNak, Incubator Grants eta ENLIGHT+), lantaldeak zabaltzea, lan-esparruak zabaltzea eta diziplina berriak integratzea bilatzen dutenak.

Programak aukera hauek izango ditu:

  • ENLIGHTen aktiboak diren eredu kooperatiboak deskribatzea, bai eta kultura- eta sormen- sektoreetako kanpoko bazkideekin ere.

  • ENLIGHT aliantzaren esparruan izan daitezkeen lankidetza berriei eta dauden lankidetzak zabaltzeari buruzko ideiak eta gogoetak partekatzea.

  • Bazkide berriak aurkitzea ekimen berriak hasteko edo jarduera hasiberriak garatzeko.