Energia metaketa eta fase aldaketako materialak
Aurkezpena
EnediTES ikerketa taldeak bere lana eraikinetarako energia termikoaren biltegiratzean oinarritzen du, Fase Aldaketako Materialak (PCM) erabiliz. PCM-en erabilera eraikinen kanpoko eta barneko hormetan, hainbat ikerketa proiektuetan landu du, eraikinaren efizientzia energetikoaren hobekuntza helburu delarik, PCM-ez osaturiko ixitura berriak garatuz. PCM-en bidez, eraikinetako ekipamendu osagarriak hobetzeko irtenbideak (ad. bero-trukagailuak, biltegiratze tankeak edo haize girotua) ikerketzen ditu baita ere. Ikerketa taldearen jarduera nagusiak hauek dira:
- Fase Aldaketako Materialeen propietate eta portamolde termikoaren karakterizatzea.
- Fase Aldaketako Materialeen portamoldea karakterizatzeko egokiak direneko metodologia berrien garatzea.
- Fase Aldaketako Materialeetan (PCM) oinarritutako Bilterigatze Termikoko Sistemen (TES) diseinua, produkzioa eta karakterizatzea.
- Fase Aldaketako Materiale berrien garatzea. Bere portamoldearen karakterizazioa.
- PCMa duten irtenbideen diseinu fidagarri bat lortzeko tresna prediktiboen garapena. Tresna hauek garatzeko, Fase Aldaketako Materialeen portamolde termikoaren modelizazioan oinarritzen da, baita Fase Aldaketako Materialeak dituzten irten bideen modelizazioan ere.
Ekipamendua
- Mettler Toledo DSC 1 kalorimetro diferentzial eskanerra (DSC).
- Mettler Toledo TGA/ DSC 1 analizatzaile termograbimetrikoa (TGA).
- Kamera klimatikoa. Ineltec CCLP, -20-150ºC.
- Bainu termostatiko programbleak.
- Benetako berokuntza sistemen portamoldea eta operazio profilen entsegurako saiakuntza-bankua. Berezko diseinu eta produkzioa.
- Labe programableak
- Eskularru kaxa, materialen prestaketak eta neurketak atmosfera kontrolatupean egiteko.
- Labeak eta beroketa-xaflak.
- Dataloggers (Agilent 34972A).
- Tenperatura sentsoreak (termopareak, termoerresistentziak, kamara termografikoa) eta neurketa gailuak (Testo)
- Giro tenperaturan eta nitrógeno likidoan lan egitea baimentzen duen bola ehogailu planetarioa.
- Vibra Cell mod 75185 sonifikadorea.
- Sartorius y O´haus prezisio balantzak (0,01 mg eta 0,1 mg prezisioarekin hurrenez hurren).
- Karl-Fisher aparatua materialetan dagoen hezetasuna neurtzeko.
- pH-metroa.
- Ponpa zentrifugoa.
- Nahasketen fusio bukaera detektatzeko laser sistema. EHUk diseinatutakoa eta garatutakoa.
Ikerketa jarduerak
EnediTES-en ikerketa bide nagusiak hauek dira:
- Fase Aldaketako Materialak dituzteneko energetikoki efizienteak direneko eraikinetako irtenbideen diseinu eta garapena, batez ere fatxada eta teilatuetarako. Irtenbide hauen erabilerako portamoldearen zehazketa, bai laborategi mailan, baita benetako egoerenpean.
- Bero latentea biltegiratzeko sistemen ikerketa, industria edota eraikinetako instalazio osagarrietan erabiltzeko. Fase Aldaketako Materialetan oinarritutako bero-trukagailu konpaktuak. Hauen portamoldearen modelizazio eta simulazioa. Planta pilotoan prototipoen entseguak, sistema hauen portamolde termikoa eta efizientziaren analisi experimentala egiteko. Operazio prozedura optimizatuen garapena eta entsegua.
- Fase Aldaketako Materiale berrien garapena, baita azpihozketa eta ohikoak direneko fase segregazio arazoak ekiditzen dituzteneko nahasketak ere. Bero eroagarritasunaren hobekuntza. Garatutako materialeen karakterizazio termikoa.
- Fase Aldaketako Materialak erabiltzen dituzteneko materialeen modelizazioa. Portamolde termikoaren analisia, jariakin dinamika konputazioanalaren bidez, edota modelo berriak garatuz. Modelizazio teknika eta ikuspegi berrien erabilera (erregresio ereduen bidezko matematika aplikatuak eta sare neuronalak) PCMa duteneko irtenbideen portamoldea aurreikusteko.
- PCMak karakterizatzeko metodoen hobekuntzarako ikerketak, eta karakterizazio termikorako teknika berrien ikerketa, PCM heterogeneoen lagin adierazgarrietara zuzenduta.
EnediTES-en ikerketa bideak, energia termikoaren biltegiratzean lan egiten duteneko beste lantalde aipagarriekin integraturik daude, bai estatu bai nazioarte mailan:
- Lana “Espainiako Energia Termikoko Biltegiratzeko Sarea”-n integratuta dago.