Aurkezpena
Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Baliospena Saila 1985ean sortutako disiziplina anitzeko saila da eta Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan zenan du egoitza, gaur eguneko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Elkano Atala.
Sailaren jarduera ondoko irizpideetan oinarritzen da:
- Saileko Kontseiluak onartutako erabakiak exekutatzea eta dagoikon arauketa betetzea.
- Sailarentzako edo kideen egoera profesionalarentzako onura suposatzen duten ekimenak edo ekintzat bultzatzea, bereziki Saileko kideengatik egindako proposamenak badira.
- Erakunde publiko eta pribatuekin harremanak zabaltzea eta lankidetza bultzatzea.
- Unibertsitate-kalitatea hobetzean esfortsu handienak inbestitzea.
- Irakaslegoa eta ikaslegoa ahalik eta gehien motibatzea.
- Irakaskuntza baino ikaskuntza bultzatzea, ikaslegoa gure lanaren erdigune gisa jarrita eta bere parte hartzea sustatuz.
Azken finean, Saileko kide guztien etengabeko lanak ilusioa zabaldu nahi du, aurrerapen ororen oinarria hobetzeko gogoa dela jakinda.
Etorkizuna ez da ikusten, egiten da (J.M. Keynes)