Liburuaren astea UPV/EHUn

2023 - Liburuaren astea UPV/EHUn

Aurkezpenak, ekitaldiak eta liburu-trukeak

 

Trukartuz. Liburu-trukea.

2023ko Liburuaren Astean, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak eta EHUKulturak bultzatutako Trykartuz ekimena egin zen. "Ekarri liburu bat eta, trukean, beste bat hartu" lemapean,  hiru campusetan egon zen liburu-trukerako mahaia, "norberaren liburuarentzako tokirik onena beste esku batzuetan dago"-eta.

​​​​​​

Ekitaldiak campusetako gela eta biblioteketan.

Aurrekoaz gainera, honako ekitaldi hauek izan genituen:

  • 19/4: Irakurketa eta idazketa zaletasuna. Alaine Agirre & Eider Rodriguez (Gipuzkoako campusa).
  • 20/4: Literatura y crimen. Mikel Santiago & Cesar San Juan (Gipuzkoako campusa).
  • 24/4: Kixotea: liburua eta pertsonaia. Erakusketaren irekiera (Arabako campusa).
  • 26/4: Irakurketa esanguratsuen aurkezpena /Lecturas relevantes. Begoña del Teso & Juan Aldaz (Gipuzkoako campusa).
  • 27/4: Liburuak genero ikuspegitik. Maitane Iribar & Axun Martinez (Gipuzkoako campusa).

Gure liburuen aurkezpenak.

Azkenik, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako liburuen aurkezpenekin eman zitzaion bukaera asteari Bizkaia Aretoan. Online eskaini ziren aurkezpenak, eta liburu-egileak kamera aurrean jarrita, liburu-aurkezpenak grabatu ziren. Hona hemen bideoak ikusteko kanalak:

- Liburu egileak - Vimeo

- Liburu egileak - Youtube