EHUTERPE Unibertsitate Abesbatza-Elkartea
Parte hartu nahi baduzu, animatu!
Parte hartu, ANIMATU!
EHUTERPE Unibertsitate Abesbatza Elkartea Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan sortu zen 2017an, Estíbaliz Urkiza eskolako ikasle ohi baten ekimenari esker, baita Arabako Campusean kultura jarduera parte hartzailea eta integratzailea egin nahi zuten hainbat pertsonaren bultzada ekintzaileari esker, eta zuzendaritzaren laguntza logistiko eta baldintzagabeari esker.
Abesbatzak, sortuz geroztik, izaera irekia eta integratzailea izan du. Sortu eta lehen hilabeteetan, parte hartzeko aukera eman zitzaien irakasleei (irakasle-ikertzaileak), administrazio eta zerbitzuetako langileei (AZP) eta unibertsitateko campuseko beste ikastegi batzuetako ikasleei, baita ere, inoiz UPV/EHUn lan egin arren, une honetan erretiratuta egon edo unibertsitate ikasketak UPV/EHUn egin dituzten eta bizitza profesionala unibertsitatetik kanpo duten pertsonei.
Unibertsitateko abesbatza honek musika modernoa du ardatz. Horrek ez du esan nahi abesbatzaren errepertorioan euskal egileen abesti ezagunak edo unibertsitate mailan garrantzi handikoak direnak jasotzen ez direnik, "Gaudeamus Igitur" kantua, esaterako.
Abesbatzak 30 pertsona baino gehiago ditu, UPV/EHUko IRI, AZP, erretiratuak, gradudunak eta ikasleak, toki hauetakoak: Ingeniaritza Eskola, Letren Fakultatea, Farmazia Fakultatea eta Arabako Campuseko Errektoreordetza.
Parte hartu, ANIMATU! Hasi berriak gara, baina ilusio handia dugu.
Entseguak ostegunetan egingo dira, 17:00etik 18:30era, Ingeniaritza Eskolako Ekitaldi Aretoan
Izena emateko, mezu bat bidali helbide honetara:
Lau Teiatu de EHUTERPE
Lau Teiatu de EHUTERPE y la Escuela de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz