VOX VERITATIS
Noiz eta non
Noiztik: 2017/09/11 Noiz arte: 2017/10/11, 12:00 - 21:00
Deskribapena
VOX VERITATIS
Bryan Chipana, Jesús Domingo, Rako
Unibertsitateko pabiloi
UPV/EHU / Vitoria-Gasteiz
Aurkezten dugun erakusketa Vox Veritatis deitzen da, eta hiru artista figuratibo gazteren artelanak biltzen ditu : Brayan Chipana, Jesus Domingo eta Rako, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Graduan hezitakoak eta etorkizun oparokoak. lrudikapen errealistaren aldeko apustu irmo batek uztartzen ditu, baina nork bere erara interpretatzen du irudikapen hori. Horrek berretsi egiten digu, berriz ere, errealismoa ez dela estilo monolitikoa eta itxia, anitza eta bariatua baizik, eta bertan sortzailearen nortasuna gailentzen dela. Linda Nochlin irakasleak adierazi duenez, "zintzotasuna, ikusizko errealitatea edo egiantzekotasuna programa errealistan oso garrantzizkoak izanagatik, haren ezaugarrietako batzuk baino ez dira, haren asmo eta lorpen batzuk ulertu beharko baititugu hura ulertzeko".
Brayan Chipana, Jesus Domingo eta Rako artistek kezka berdinak dituzte figurazioari dagokionez. Batzuetan apustu egin dute errealitatearen irudikapenaren eta materiaren behaketaren bide eskerga hartzearen alde, baina begirada intimo eta pertsonala darabilte, inspirazioaren bila inguruan duten mundua miatuz. Haien artelanak ez daude hutsik, ez dute ikusten dutena literalki irudikatzen bakarrik; aldiz, gardenak dira, emozioak helarazten dituzte, sentimenduak, atsekabeak eta kezkak komunikatzen. Artelan indartsuak dira, beteak dira indarrez, asmoz, ikuslearekin komunikatu eta konektatzeko gogoz.
Gazteak izanagatik, beren mundua aurkitu du-te, adierazteko beren modua, errealitateak, maisutasunak eta edertasunak sorgindu egin ditu.
"Margolariak lerroa eta kolorea jarraitzen ditu, baina poesia da haren helburua"
Rembrandt
LE K U A
Unibertsitateko pabiloi. Unibertsitateko kampusa
Apraiz kalea, 1 (01006} Vitoria-Gasteiz
ERAKUSKETAREN DATA
2017ko lrailaren lltik- Urriaren llra
ORDUTEGIA
8:30-20:00
Dohaineko sarrera
ERAKUSKETAREN PARTAIDEAK
Brayan Chipana, Jesús Domingo eta Rako
KOORDINAZIOA ETA TESTUAK
Fernando R. Bartolome García
EHU-ko Arte Historia eta Musika sailaren irakasle titularra
DISEINUA
Rako
MUNTAKETA
Brayan Chipana, Jesús Domingo eta Rakov