Eduki publikatzailea

LITERATUR SORKUNTZAKO LABORATEGIA

UDAZKEN-NEGUKO DENBORALDIA

 

Arabako campuseko LITERATUR SORKUNTZAKO LABORATEGIAren bigarren seihilekoa urriaren 9an hasiko da, 17:15ean, Las Nieves kaleko 106. gelan.

Esperimentaziorako eta talde-lanerako gune gisa ulertzen da. Munduari, munduei aurre egiteko ideia-hazitegia, sorkuntza-lanaren eta poesiaren begi handien begiradaren bidez. Hizkuntzekin eta hizkerekin lan egiten dugu errealitatea berrinterpretatzeko. Eguneroko objektuekin lan egiten dugu, haiei bizitza berri bat emateko. Ezagutza eraiki, kaosa ordenatu eta gure nortasuna kontatzeko erabiltzen ditugun hizkuntza-kodeak aztertuko ditugu.

Izan ere, idazkera zibilizazioaren datu basea da, kontzientziaren takigrafia eta garai bakoitzeko espirituaren isla.

Ángela Mallén idazleak emango du.

Parte hartzera animatzen bazara, idatzi mezu bat helbide honetara: tomas.conde@ehu.eus