Euskaraldiko jarduerak Arabako Campusean
ARDO ETA GAZTA DASTAKETA IRUZKINDUA

Azaroaren 29an, 12etan, Sukabi espazioan (Arabako Campuseko Pabilioian): Ardo eta gazta kata iruzkindua (Hazi eta Elika erakundeek babestuta).
Gertuko elikagaiekin eta bertako ohiturei eta kulturari lotutako dastaketa didaktiko bat egingo da. Ekitaldi honen antolakuntzan UPV/EHUko Farmazia Fakultateak, Arabako Campuseko Errektoreordetzak, eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak parte hartu dute.
Plaza mugatuak direnez, izena-ematea ezinbestekoa da FORMULARIO HONETAN.
BERTSO-SAIOA

Azaroaren 29an, 18:30etan. Unibertsitate Pabiloian
Bertsolariak:
- Peru Abarrategi
- Aroa Arrizubieta
- Maide Garmendia (gai-jartzailea)
ANARI KONTZERTUA

Abenduaren 1an, 19 etan. Unibertsitate Pabiloian