Eduki publikatzailea

IPUIN LABURREN XXIX SARIKETA (2021)

kontakizun labur batekin har dezakezu parte, 300 eta 500 hitz artekoa, euskarazko edo gaztelaniazko kategorian 75 urteko historian Arabako El Correo egunkariak argitaratutako albiste batean inspiratuta egon behar du kontakizunak. Maitzaren 4ra arte epea duzu eta 1000 €ko saria kategoria bakoitzeko.

2021ko OINARRIAK

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta El Correo egunkariak (pertsona bakarreko sozietatea; IFK: A-4853685; www.elcorrreo.com webgunearen erakunde titularra, aurrerantzean “webgunea”) antolatzen duten literatur lehiaketa da.

1.- Deialdiaren helburua

Lehiaketaren helburua da webgunearen bidez (URL) lehiaketara aurkezten diren bi literatur lanik onenak saritzea. Antolatzaileen asmoa da Campuseko kultura jarduera bultzatzea eta ikasgelaz kanpoko jarduera aberasten laguntzea.

2.- Parte hartzea

Lehiaketan, https://concursos.elcorreo.com/relato-breve/alava/eu webgunearen bidez hartuko da parte, eta zabalik egongo da oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021eko maiatzaren 4ra bitartean.

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute nahi duten pertsona guztiek, baldin eta aurreko edizioetakoren batean edo bestelako lehiaketa edo txapelketaren batean saririk jaso ez badute.

Parte hartzaile bakoitzak ipuin bakarra igorriko ahalko du lehiaketara, euskaraz zein gaztelaniaz.
Lehiaketan parte hartzeko, erabiltzaileek oinarri hauek onartu beharko dituzte eta bere ipuina webgunean (URL) argitaratutako inprimakiaren bidez igorri, honako datu hauekin batera: egilearen izen-abizenak, lehiaketan erabiliko duen izenordea, telefono zenbakia, posta elektronikoaren helbidea eta posta kodea. Datuak egiazkoak eta egiaztagarriak izango dira, El Correo harremanetan jar dadin lehiaketaren irabazleekin. Irabazlearen identitatea agiri ofizialen bidez egiaztatu beharko da. Lanak igortzean, horretarako egokitu den inprimakiaren bidez, erabiltzaileak adierazten du lana originala, argitaratu gabea eta beste lehiaketaren batean saritu gabea dela. Lehiaketa amaitutakoan, ez da inolako harremanik izango parte hartzaileekin eta ez dira itzuliko igorritako lanak.

Antolatzaileek ez dute euren gain hartzen aurkeztutako lanen eta haien edukiaren gaineko legezko erantzukizunik.

3.- Aurkeztutako lanek bete beharreko baldintzak

Ipuinek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta beste lehiaketa edo txapelketaren batean saritu gabeak.

Gaia librea da, baina ipuinak El Correo de Álava egunkariaren 75 urteetan argitaratutako albisteetako batean egon behar du oinarrituta.

Lan guztiek gutxienez 300 hitzeko eta gehienez 500 hitzeko luzera izango dute, eta euskaraz zien gaztelaniaz idatzi ahalko dira.

4.- Aurkezteko epea eta tokia

Lanak oinarri hauek aurkezten diren egunetik 2021eko maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahalko dira, edozein unetan. Lehiaketan zehar, El Correok egunkariaren edizio digitalean argitaratu ahalko ditu aurkeztutako lanak, betiere egilearen izenordea adierazita.

5.- Sariak

Lehiaketa amaitu ostean, epaimahai espezializatu batek aurkeztuko lanak baloratu eta bi sari emango ditu (bat kategoria bakoitzeko):
Gaztelaniazko ipuin onenari 1.000 €-ko saria.
Euskarazko ipuin onenari 1.000 €-ko saria.

Zenbateko horiei indarrean dagoen araudiak zehazten duen zerga atxikipena kenduko zaie.

6.- Epaimahaia

Modalitate bakoitzeko (gaztelania/euskara) epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak.

Epaimahai horiek UPV/EHUko irakasleek, EL CORREOko kazetariek eta literaturaren munduan ospetsuak diren beste pertsona batzuek osatuko dituzte, eta aurkeztutako lanen literatura kalitatea baloratu eta, nork bere jakintza eta leialtasunari men eginik, ebazpena emango dute.

Epaimahaiak osatzean errespetatu egingo da generoaren egungo ikuspegiak eskatzen duen parekotasuna.

7.- Balorazioa eta saria emateko erabakia

Lanak baloratzean, epaimahaiek honako irizpide hauek hartuko dituzte aintzat, besteak beste:
-Gaiaren edo edukiaren originaltasuna.
-Testuaren literatura kalitatea.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta kideen gehiengo soilaz hartuko da.
Epaimahai bakoitzak ebatziko ditu deliberazioak egitean sor daitezkeen gorabehera guztiak.
Epaimahaiek hala erabakiz gero, sariak eman gabe utz daitezke.

Erabakia 2021eko maiatzaren 20an (osteguna) jakinaraziko da, Arabako Campuseko unibertsitate pabiloian (Apraiztarren kalea) egingo den ekitaldi batean, eta UPV/EHUren eta El Correoren webguneetan argitaratuko da. (Ekitaldi publiko hori egungo egoera sanitarioak ahalbidetzen badu eta antolatzaileek egokitzat jotzen badute baino ez da egingo).

8. Jabetza intelektuala

Lanak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eta Diario El Correo SAren jabetzakoak izango dira, beraz, argitaratu eta erreproduzitu ahal izango dituzte, alde batera utzi gabe apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak 14. artikuluan egileei aitortzen dizkien eskubide besterenezinak.

9. Bermeak eta parte hartzaileen erantzukizuna

Hirugarrenen eskubideak errespetatzeko eta lehiaketa hau garatzean gerta daitezkeen ezohiko egoerak saihesteko, antolatzaileek honako hau jakinarazten dute:

9.1 Euren lana lehiaketa honetara aurkezten duten pertsonak izango dira lan horren edukiaren gaineko legezko arduradunak.

9.2. Antolatzaileek ez dute euren gain hartzen aurkeztutako lanen eta haien edukiaren gaineko legezko erantzukizunik. Era berean, lehiaketan parte hartzeak esan nahi du ustiapen eskubide intelektual edo industrialak (horien zatiak barne) doan lagatzen zaizkiola El Correori, inolako denbora mugarik gabe eta indarrean dagoen legeriak aurreikusitako gehieneko eperako.

9.3. Aurkezten diren lanek originalak izan behar dute (parte hartzaileak izango dira egitate horren erantzule bakarrak hirugarrenen aurrean, marrazkien, lanetan jasotako zati grafikoen eta abarren egileak barne, halakorik badago, eta ezin izango dute inola ere erantzukizun hori antolatzaileen edo haien enpresa taldeen esku modu subsidiarioan utzi), eta ez dute izango beharrezko eskubideak lagatzeko aukerarik. Bermatutako kaltegabetasunarekin bat etorriz, parte hartzaileak izango dira erantzule bakarrak lanen edozein alderdiren (literarioa, marrazkiak, grafikoak, etab.) gaineko edozein eskubideren titularren aurrean.10.4. Laburbilduz, edozein erreklamazio antolatzaileen, haien enpresa taldeen edo lehiaketarekin zerikusia duen beste edozein erakunderen aurka egiten bada, erreklamazioa eragin duen lana bidali duten parte hartzaileek salbuetsi egingo dituzte antolatzaileak, enpresa taldeak eta/edo lehiaketarekin zerikusia duen beste edozein erakunde lana erabiltzeak dakartzan erantzukizunetatik.

9.4. Era berean, lana originala izanik ere hirugarrenek legez erreklamatzen dituzten jabetza eskubideak dituzten lanen egileak izango dira antolatzaileek, haien enpresa taldeek eta/edo lehiaketarekin zerikusia duten erakundeek jasotzen duten edozein erreklamazioren gaineko erantzule bakarrak, eta salbuetsi egingo dituzte lana erabiltzeak dakartzan erantzukizunetatik.

10.- Irabazleari sariaren berri ematea

Antolatzaileak posta elektronikoz edo telefonoz jarriko dira irabazleekin harremanetan sarietako bat lortu dutela jakinarazteko. Parte hartzeko inprimakian emandako helbide elektronikoaren edo telefono zenbakiaren bidez jarriko dira harremanetan irabazleekin.

Irabazlearen izena El Correon argitaratuko da, bai edizio digitalean, bai inprimatuan.

Saria eman ahal izateko, lehiaketaren antolatzaileek mezu elektroniko bana bidaliko diete irabazleei, eta, gehienez ere, 3 telefono dei egingo dituzte izena emateko inprimakian emandako telefono zenbakira. Astebeteko epean hiru deietako bakar bati ere erantzuten ez bazaio eta bidalitako mezu elektronikoaren erantzunik jasotzen ez bada, irabazleak galdu egingo du saria erreklamatzeko eskubidea eta saria banatu gabe geratuko da.

11.- Beste batzuk

Edozein kontsulta egiteko, lehiaketaren antolatzaileekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: elcorreoalava@elcorreo.com Antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik hartzen (i) datak aldatzeagatik (ii) irabazleari saria jasotzea eragozten dion edozein inguruabar pertsonal, administratibo edo burokratiko aldi berean gertatzeagatik. Lehiaketa honetatik erator daitezkeen auzigai guztietarako, bai antolatzaileek bai parte hartzaileek berariaz egiten diote uko legokiekeen beste edozein foruri, eta beren-beregi jartzen dira Bilboko epaitegi eta auzitegien mende.

 

EPAIMAHAIAREN EBAZPENA (2021)

 

Ezagutzera eman dira irabazleak UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta El Correo S. A.k antolatutako unibertsitateko ipuin laburren sariketaren 29. edizioan. Gaztelaniazko ‘El presupuesto’ eta euskarazko ‘Tentuz’ izan dira epaimahaiak aukeratutako lanak.

Gaztelaniaz aurkeztutako ipuinak aztertuta, epaimahaiak Javier Abelardo González eman dio saria, ‘El presupuesto’ ipuinagatik. Epaimahaiak azpimarratu du egileak egindako “ironia erakustaldia, literatur ariketa gisa, formula epistolar berritzaile baten bidez”. Bestalde, euskarazko modalitatean Urtzi Oleaga bizkaitarra izan da irabazlea, ‘Tentuz’ lanarekin. Epaimahaiaren iritziz, ipuinean nabarmena da “ironiaren erabilera egokia, irakurlea ezustean harrapatzen duen amaiera lortuarekin”. Bi idazleek 1.000 bana euro eskuratuko dute.

Azpimarratzekoa da modalitate bietako epaimahaiek beste hiru lan nabarmendu dituztela: ‘Elvis vive’, Miguel Ángel Blázquezena, “kutsu poetikoaz zaurgarritasunaren gorazarrea egiten duen ipuin humanista”; ‘Balígrafo’, Fuad Gonzalo Chacón Tapiasena, “errealismo magikoz baliatzen den eta nolabaiteko konpromiso soziala ageri duen narrazioa, egituraren aldetik bikain biribildua, ahots original baten bidez”; eta  ‘Oinuslaria’, Jon Aiastuiren “umore beltzezko kontakizun bizia. Kirolaren ikuspuntu komertzialetik irakurlearen konplizitatea bilatzen duen protagonistaren istorio lortua”.

Edizio honetan 283 ipuin jaso dira, haietako 24 euskaraz, ez bakarrik Euskal Herritik, baina baita kanpotik ere: adibidez, Madril, Bartzelona edo Malagatik... eta are urrunagotik ere, kasurako Mexiko, Venezuela, Kolonbia, Portugal edo Italiatik.