Erakusketak

Erakusketa

Erakusketa proiektua: "URA" Akuarela bidezko artea

Noiz eta non

2021/03/24

Zikloa

ONLINE -BIDEOA

Deskribapena

Ikasturte honetan, Arte eta Ofizioen Eskolako erakusketa espazioak bertan irakasten diren espezialitateak lantzeko bakarrik erabil daitezke, eta ikasleak dira bertaratu daitezkeen bakarrak; horregatik, akuarela tailerreko arratsaldeko taldeak beira arasetan erakutsi ohi duenetik asko aldetzen den zerbait eman nahi izan zuen aditzera.

Helburu horrekin egin zitzaien proiektuaren aurkezpen bat 2. mailako ikasleei, baina parte hartu nahi izan zuten guztiei eman zitzaien horretarako aukera.

Akuarela da, baina errotuladoreak, pintzelak eta, nola ez, urak baino ez dute esku hartzen. Gaia: paisaia. Arabako edozein txokotako paisaiak, herrietakoak edo hiriburukoak. Edo beste batzuk.

Baina oraingoan Parker markako errotuladore beltz fina aktibatuko da urarekin, sinbiosi perfektuan, eta modulatu oso interesgarriak sortuko ditu obran bertan, kontrasteen bila. Urdina ere izango da. Eta tamaina txikikoa.

       

Tintak urarekin nola erreakzionatzen duen ulertzeko, bestelako ariketa batzuk egin genituen lehenago, grisen eskalekin eta testura ezberdinekin.

Aintzat hartu behar da akuarelaz ari garela. Hortaz, erabakigarria da urak duen eragina.

Tinta gainean pintzeladak nola eman egiaztatu dugu: tinta argitu egiten da eta errotuladoreaz egindako marra ere gainditzen duen gris bihurtzen da.  

Hori aintzat hartu behar da lan egitean; izan ere, ez dugu irudi osoa itzultzen saiatu behar, tinta zabaldu egiten baita.

 

Orbanari bere erritmoan dantzatzen utzi behar zaio.

Gure interpretazioak antzekoa izan behar du. Ez du berdina izan behar.

Informazio gehigarria