Musika

Taller de baile SWINGVERGÜENZA

Noiz eta non

2019/04/02, 19:00 - 00:00

Deskribapena

Lekua: Pabellón Universitario. Calle Los Apraiz, Vitoria-Gasteiz

 

Lindy Hop-a 1920-ko hamarkadan Harlem-en, New York-en sorturiko dantza bat da, swing musikaren une gorenenean. Sustrai afroamerikarrak dituen dantza denez, mota askotako publikoa erakarri egin zuen, arrazazko oztopoak apurtzen lagunduz.

Swing musikako erritmora dantzatzen den bikote dantza da. Bi rol daude: leader eta follower. Leader-aren rola hartzen duenak, beste pertsona dantzan zehar gidatzen du, mugimendua proposatzen duena, berez. Follower-aren rola hartzen duenak, aldiz, adi egon behar da, bere bikotearen proposamenei modu egokian erantzuteko. Modalitate honen adibide on bat, hurrengo bideoan aurki dezakezue https://youtu.be/Mej5S6pLmKQ.

Beste modalitate bat dago, bakarka dantzatzen dena, Jazz Steps edo Solo Jazz deiturikoa, musikaren interpretazio libreago bat baimentzen duena. Gainera, mugimendu hauek bikoteka dantzantzen den Lindy Hop-era inkorporatu daitezke. Adibide bikain bat hurrengo estekan dagoen bideoan aurki dezakezue https://youtu.be/mkYsR_YGXqE.