Erakusketak

Erakusketa: BORDERLANDS

Noiz eta non

Noiztik: 2019/12/20 Noiz arte: 2020/01/24, 12:00 - 20:45

Deskribapena

Borderlands

Thomas Örn Karlsson-en argazkiak

Martin Simonson-en testuak

Lucía Simonson Casado-ren itzulpena

 

“Borderlands” argazki erakusketa prosa testuz lagundua, gure nortasun birtualek eguneroko bizitzan eragiten duten moduari buruzko metafora bat da. Irudiek eta testuek bat egiten dute, eta irakurle/ikusleak gaur egun bizi garen eremu birtualaren eta fisikoaren arteko mugaldea esploratzera gonbidatzen gaituzte, eta esplorazio horrek nora eraman gaitzakeen hausnartzera.

Thomas Örn Karlsson naturari buruzko argazkiekin hasi zen, iparraldeko paisaiak ardatz hartuta. Hainbat ingurumen proiektutan hartu du parte, hainbat erakunderekin; azkena, Suediako ibaiak babesteko kanpaina bat. Artista lanetan, fantasiara, zientzia fikziora eta terrorera jo izan du, eta erakusketak egin ditu New Yorken, Stockholmen eta Lisboan. Thomasek Olympus-en enbaxadore gisa egiten du lan, eta mundu osora bidaiatzen du, hurrengo liburuetarako inspirazio bila. Gaur-gaurkoz, errealitate birtualaren eta errealitate fisikoaren arteko mugaldeari buruzko liburu baterako argazkiak prestatzen ari da. Skymning Förlag argitaletxearekin aterako du.

Martin Simonson El viento de las tierras salvajes (Jonathan Alwars, 2019) eleberriaren idazlea da. J.R.R. Tolkien-en hainbat obra itzuli ditu, tartean, Beowulf (2014), La historia de Kullervo (2015), Beren y Lúthien (2018) eta La Caída de Gondolin (2019).