KEPA MURUA - "Vida de poeta"
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/05 Noiz arte: 2015/04/15, 19:00 - 20:03
Deskribapena
UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian (Vitoria-Gasteiz).
KEPA MURUA poetak bere bizitzaz hausnartu eta bere memoria liburuaz jardungo du: Vida de un poeta.
Hau esan du egileak memoria horiez: "(...) Ni neu agertzen naiz memorioa hauetan biluzik, eta neure burua irudika dezaket: hasieran nahasturik, harro, handi etorri zitzaidan inguruan bizi nahian. Beharbada gerora arima apur bat lortuko dut eta ofizioaren nahigabeak ahaztuko ditut, nahiz eta, geroago, bihotzeko arriskuak, maitasunaren nahastea eta desioaren enbatak lehertu. Eta horren guztiaren erdian, norberak bizi duen testuingurua: norberaren bizilekua, etxeko istorioak, albistegietan entzuten diren albisteak, irakurritako liburu batzuen oroimena, editore bihurtutako eta zahartzen ari den poetaren bizitzan agertzen eta desagertzen diren adiskideak. Hogeita hamahiru urteetatik berrogeita zortzietara doan denbora tartea, hamabost bat urtekoa: hori islatzen da nire oroitzapenen ispiluan, nolakoa nintzen eta zer bihurtu naizen ikusi nahi dudanean.