BIGOTT Kontzertua
Noiz eta non
2018/03/21, 19:00 - 00:00
Deskribapena
BIGOTT (Zaragoza)
Bigott Borja Laudo artista zaragozarraren proiektu pertsonala da. Laudok dohain ukaezin bat du: abesti zoragarri eta originalak egitea. Merkatuan bederatzi disko ditu, eta Espainiako musika-panoraman berriz ere modan jarri du country kutsuko folka, cowboy guztiak hain gaiztoak ez diren mendebalde batera ia ezinbestean garamatzaten kantuei esker.
CANDY VALLEY Bigotten disko berria da, Los Angelesen grabatua. Bigottek David Loca ekoizle estatubatuarraren laguntza izan du bere album berriari itxura emateko. Luxuzko soinu-abentura inondik ere, emaitza gisa abesti-bilduma ezin freskoago hau ekarri duena.
Diskoa energia kartsuaz, abesti labur eta zuzenez eta melodia itsaskor eta zoragarriz beteta dago. Candy Valley punka, alaitasuna eta gozamena da, berehala eta zorrotz itzulitako konposizio bikainak; errealaren freskotasuna eta energia agerian jartzen dituen diskoa. Lehen mailako Lo-Fia.