“KIROL PROJECT”<br/>PRAKTIKAN JARRI NAHI DUDAN IDEIA BAT DAUKAT
Askotan, unibertsitatera iristen garenean, gure ikaskideekin partekatu nahi genituzkeen proiektu edo jarduera batzuk faltan botatzen ditugu.
Zure ideiak eta proposamenak campuseko EHUKirolera helaraztera animatzen zaitugu.
Proposamenek bete beharreko irizpideak
- Unibertsitateko kideei zuzendutakoak izan behar dute; zentro batekoak, campus batekoak, edo unibertsitate osoari irekitakoak.
- UPV/EHUn matrikulatutako 2 eta 5 arteko ikaslez osatutako talde batek sustatu behar ditu.
- Kirola edo jarduera fisikoa egiteko izan behar dira. (Praktikoa, ez teorikoa).
- Campuseko jarduera programan sartuta ez egotea.
- Jarduera fisikoa eta/edo bizi ohitura osasungarriak sustatzeko helburua betetzea. Proposamenak zer helburu betetzen duen zehaztu behar da.
- Aintzat hartuko da helburu hauekin lotuta egotea: jasangarritasuna, berdintasuna eta euskararen sustapena.
- Campusean edo campuseko zentroren bat dagoen herrian egitea.
- Behar bezala planifikatuta egotea.
- "Jarduera proiektua" planifikatzea eta egitea.
- Aurreikusitako jarduera edo jarduerak gauzatzea.
- "Jardueraren azken txostena" ebaluatzea eta egitea.
Lankidetza Campuseko EHUKirolarekin
Campuseko EHUKirolak hainbat eremutan lagundu ahal izango du proposamena aurrera eramaten:
- Espazioak eta azpiegiturak (instalazio propioak edo hitzartuak).
- Kirol materiala
- Inskripzioak kudeatzeko aplikazio informatikoa
- Proposamena zabaltzea (web-orria, kartelak).
- Unibertsitatean boluntarioak lortzeko laguntza.
- Ezin izango da langile gasturik ordaindu.
Jarduera proposatzeko egin beharreko tramiteak
Proposamenak zure campuseko EHUKirolera bidali beharko dira, 1. eranskinean adierazitako eskabide ereduaren arabera (docx, 39 Kb), gutxienez jarduera egin baino hiru hilabete lehenago.
- Araba: ar-kirolak@ehu.eus
- Bizkaia: bi-kirolak@ehu.eus
- Gipuzkoa: gi-kirolak@ehu.eus
Jarduera diseinatzeak eta/edo gauzatzeak gastuak eragiten baditu, 1. eranskineko "Aurrekontua" atalean jaso beharko da, finantzatzeko aukera balora dezagun.
Proposamenaren Balorazioa
Campuseko EHUKirolak proiektua baloratuko du eta kolaboratu dezakeen eta kolaborazio horren norainokoa erabakiko du.
- Proposamena campusean egiteko bideragarritasuna
- Burutzeko behar diren baliabideen eskuragarritasuna
- Epeak (proposamena garatu baino 3 hilabete lehenago, gutxienez)
Jarduera garatu ondoren egin beharreko tramiteak
Zure campuseko EHUKirolari "Jardueraren azken txostena" (2. eranskina) (doc, 78 Kb) bidaltzea, argitaratutako edo erabilitako materialekin batera, jarduera burutu eta gehienez ere hilabeteko epean.
Kredituen aitorpena
Zuen ekimenak aurrera eramateko, kiroletako kolaboratzailetzat joko zaituztegu; "KIROL PROJECT", eta, beraz, kredituak aitortzeko eskubidea izango duzue, KOLABORATZAILEAK atalean.
Jardueran egindako dedikazioari buruz egiten den balorazioaren arabera, plangintzan, gauzatzean eta azken balorazioan emandako denbora kontuan hartuta, 2 kreditu lortu ahal izango dira gehienez.
Campuseko EHUKirolari bidaliko zaio KREDITUEN AITORPENA eskari bat
Kreditu horiek zure espedientean jasota gera daitezen, EHUKirola Campusek emandako ziurtagiria aurkeztu behar duzu zure fakultateko idazkaritzan.