XIX. Tipi-Tapa Osasunez martxa
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak XIX. Tipi-tapa Osasunez martxa antolatu du.
2024ko irailak 29, igandea
- Irteera: 9:30. Bizkaia Aretoa.Abandoibarra Etorb., 3, Abando, 48009 Bilbo, Bizkaia. Google maps
- Txikien irteera: 10:15. Sondikako Eusko Trenbideak tren-geltokia. 10 urtetara arte umeentzako
- Iritsiera: UPV/EHUko kiroldegia (Leioa-Erandio)

Informazioa eta izen-emateak
Eman izena: 2024ko irailaren 2tik 25era
Eman izena: Bizkaia Aretoa irteera
Eman izena: Bizkaia Aretoa irteera
Eman izena: 2024ko irailaren 2tik 25era
Eman izena: Sondika irteera (Txikiak eta laguntzaileak)
Eman izena: Sondika irteera (Txikiak eta laguntzaileak)
- Parte hartzeko, nahitaez eman behar da IZENA, doan, irailaren 2tik 25era. Ezin izango du parte hartu izena eman ez duenak.
- Mezu elektroniko bat bidaliko da izen-ematea konfirmatzeko.
- Parte-hartzeileen kontrola: Eskumuturreko identifikatzaile bat banatuko da irteeran goizeko 8etatik 9:15era arte.
- KREDITUEN ESKAERA: 0,5 kreditu eskatzeko, martxa bukatzeak partaideak helmugaren kontroletik pasatu behar izango dira.
- Gehienez ere 1.000 partaidek eman dezakete izena.
Arautegia
- Oinezko martxa ez da lehiazkoa izango, eta, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa. Abandoibarra Etorb., 3, Abando, 48009 Bilbo, Bilbotik aterako da, UPV/EHUko Unibertsitate Kiroldegira iritsi arte (Leioa-Erandio).
- Martxan parte hartzeko, nahitaez eman behar da izena irailaren 25a baino lehen (egun hori barne), doan.
- Parte-hartzeileen kontrola: Eskumuturreko identifikatzaile bat banatuko da irteeran goizeko 8etatik 9:15era arte.
- Martxa (13 km) burutzen duten partaide guztiei opari bat emango zaie helmugara iristean. Ibilaldiaren erdian hornidura-gune bat egongo da eta helmugan beste bat.
- Autobus zerbitzua egongo da Campusetik Astrabuduako metro geltokiraino
- XIX. Tipi-tapa Osasunez martxa bukatzen duten UPV/EHUko partaideek hautazko 0,5 kreditu lortuko dituzte gradu ikasketetarako. UPV/EHUko Kirol Zerbitzuan eskatu ahal izango dute 2025eko maiatzaren 1etik aurrera.
- Kredituak eskatu nahi izango dituen ikasleek, helmugara iristean derrigor pasatu beharko dute helmugako kontroletik.
- Izena ematen duten partaide guztiei istripu asegurua ordainduko diete antolatzaileek.
- Proba honetan parte hartzeko, arautegi hau onartu behar da.
- Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko lasterkariek proban izan ditzaketen kalte fisiko eta moralen erantzukizunik.
- Proba herrikoia eta jai girokoa denez, antolakuntza batzordeak ahalik eta kirol espiritu handienarekin aritzeko eskatzen die partaideei.
- Arautegi honen berri ez izateak ez du inor salbuesten berau bete behar izatetik.
Ingurumenarekin konpromisoa

Ingurunean eraginik gabeko martxa lortzeko plastikoen erabileraren murrizketa azpimarratu nahi dugu, hori dela eta, zure edateko botila edo edalontzia hornidura-guneetan erabiltzera gonbizatzen zaitugu, bertan behar adina aldiz beteko baitizkizute. Horrela, plastikoen erabilera ahal bezainbeste gutxituko dugu.
Aldez aurretik eskertzen dizugu ekimen honetan laguntzeagatik.
Boluntarioak

Eman izena!!
Izena ematea: 2024ko irailaren 2tik 23ra arte
TIPI TAPA: 2024ko irailak 29, igandea
- Ibilaldia antolatzen lagundu eta kredituak lortu: hautazko 0,5 kreditu.
- Laguntzaren iraupena goiz osokoa izango da.