Tenis entrenamenduak
Astero egun batean entrenatu nahi duzu unibertsitate txapelketak prestatzeko?
Tenisa modalitatean ezagutzak izatea eta bertan aritu izana beharrezkoa da. Gasteizko udal kirol instalakuntzetan sarbirerako Udal bazkide txartela (Herritarren Udal Txartela) edukitzea beharrezkoa da.
2024-2025 ikasturtea 1. lauhilekoa
- Zuzendu gabeko entrenamenduak
- Egunak: ASTELEHENAK
- Zer ordutan: 15:30- 17:30
- Non: Mendizorrotza KEko 4. Pista estalia (Jose Luis Compañón K, Vitoria- Gasteiz)
- Iraupena: 2025ko Maiatzaren 26a arte
- Prezioa: Dohainik
INTERESA DUTEN PERTSONAK UPV/EHUren Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eraikinera joan daitezke (Komandante Izarduy kalea 2, 01006, Vitoria-Gasteiz) edo email bidez jar daitezke harremanetan EHUkirola Arabakin:ar-kirolak@ehu.eus