Breadcrumb

UPV/EHUko goi mailako eta errendimendu handiko unibertsitate kirolarientzako I. tutoretza-plana

UPV/EHUko goi mailako eta errendimendu handiko unibertsitate kirolarientzako I tutoretza plana

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2001eko azaroaren 22ko Gobernu Batzarrean "UPV/EHUko goi mailako unibertsitate kirolariei laguntzeko proiektua" onartu zuen. Proiektu horren helburua zen gure unibertsitateko errendimendu handiko kirolariei orduan indarrean zegoen legediaren arabera (Kirolaren Legea, 10/1990) aplikagarri zitzaizkien neurriak arautzea eta kirolari horien zerrendak ikasturte akademikoka egiteko irizpideak zehaztea, beraien kirol karrera eta karrera akademikoa arrakastaz uztartze aldera.

Ordutik hona, errendimendu handiko eta goi mailako kirola eta hark unibertsitate mailan dituen ondorioak arautzen duten legeetan zenbait aldaketa garrantzitsu egon dira.  Betebehar horiek arautzen dituzten arauak honako hauek dira:

  • 971/2007 Errege Dekretua (pdf, 185 Kb), uztailaren 13koa, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarena, goi mailako eta errendimendu altuko kirolariei buruzkoa. (2007/07/25eko EBO).
  • 203/2010 Dekretua (pdf, 347 Kb), uztailaren 20koa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarena, Goi Mailako Kirolari buruzkoa. (2009/08/20ko EHAA).
  • UPV/EHUko Ikasleen Arautegia(pdf, 479 Kb), UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2012ko ekainaren 21ean onartua (2012/07/31ko EHAA).

Aldaketa horiek, ikasleei unibertsitateko ikasketak eta kirol jarduera uztartzeko erak bermatzeko premiarekin batera, "Goi mailako eta errendimendu handiko unibertsitate kirolarientzako I. tutoretza-plan" (pdf, 6,6 Mb) hau onartzera bultzatu dute UPV/EHU.

Plan honetan aipatutako kirolarien izaera definitzen da eta unibertsitateak gure ikasleen errendimendu akademikoa eta kirol errendimendua ahalik eta onena izateko eskaini behar dituen babes neurriak jasotzen dira.