Pasos certificado-créditos

Lortu kredituak kirol jardueren bidez

1. urratsa

Zein kirol jarduera egin dezaket kredituak lortzeko?

HAUTATU ZER KIROL JARDUERA EGIN

Kirol jardueren bidez kredituak aitortzeko arautegiak dioenez, kredituak jasotzeko jardueron truke, UPV/EHUko Campus bakoitzeko Kirolaren eskaintzan aukera hori zehaztuta dagoen kasuetan eskatu ahal izango da:

  • Unibertsitateko Kirol Lehiaketa: UPV/EHU-ko txapelketetan parte-hartzea.
  • Kirol Ikastaroak. UPV/EHUko Kirolak, Bilbao Kirolak, Bizkaiko Udal Kiroldegiek eta adostutako zentroek antolatutako kirol ikastaroak.
  • Jarduerak Naturan. UPV/EHUko Kirolak antolatu edo sustatutako jarduerak.
  • Goi-mailako Kirolariak. Eusko Jaurlaritzak edo CSD-k aitortutako goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariak.
  • Kirol baten prestakuntza teknikoko ikastaro ofizialak.
  • UPV/EHUko Kirolak antolatutako jardueretan laguntza eta boluntariotza.
GARRANTZITSUA: Kirol jarduerak UPV/EHUko Kirolaren eskaintzan agertzen ez diren erakundeekin egiten badira, ez dira kredituekin aitortuko 

Lehen urrats honetarako aholkurik edo informazio osagarririk behar baduzu, idatzi lasai helbide elektroniko honetara: 

2. urratsa

Zer tramite egin behar dut kirol jarduera hasi baino lehen?

FORMALIZATU IZEN-EMATEA, JARDUERAK EZARTZEN DUEN MODUAN

Egin izen-ematea jarduera bakoitzak ezartzen duen moduan:

  • ONLINE edo aurrez aurrekoa
  • Zigilu kontrol orria Bizkaiko Udal Kiroldegientzat
3. urratsa

Zer gestio egin behar dut kredituen aitorpena eskatzeko?

3.1. ESKATU KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA JARDUERA EGIN DUZUN LURRALDEKO UPV/EHUko CAMPUSEKO KIROLARI

  • Zure jarduera egin eta gero, eskatu ON LINE kredituen aitorpenaren ziurtagiria  horretarako ezarritako epeetan:
  • Horretarako, hurrengo ataletan agiri bat aurkeztu behar duzu:
    • GOI-MAILA: Eusko Jaurlaritzak edo CSD-k egindako ziurtagiria.
    • UDAL KIROL IKASTAROAK: Ikastaroaren ORDAINAGIRIAK.
    • PRESTAKUNTZA TEKNIKOA: Ziurtagiri ofizialak.
    • KIROL FEDERATUA: Dagokion Federazioak egindako txostena
  • ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK
    • Urtero jasoko dira: Irailaren 30era.

Eskaera bidali ondoren, agiri guztiak baldin badaude, gehienez ere eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 15 eguneko epean, UPV/EHUko Kirol Zerbitzuak eginiko kredituak aitortzeko ziurtagiri digitala jasoko duzu zure helbide elektronikoan.

3.2. AURKEZTU KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA ZURE IKASTEGIKO IDAZKARITZAN

UPV/EHUko Kirolak kudeatutako edo bermatutako kirol jardueretan parte hartu izana aitortzeko, kreditu bat ematen da lan horretan emandako 25 orduko, eta ikasturte batean gehienez 3 kreditu emango dira eta gradu osoan 6 kreditu.

Informazio gehiagorako: