ECTS kreditu hautazkoen ziurtagiria eskaria
Kredituen ziurtagiria Kirol jarduerengatik JARDUERA EGIN DUZUN LURRALDEAN eskatu behar da.
UPV/EHUko Kirol Zerbitzuak kudeatu edo babestutako kirol-jardueretan parte hartzeagatik ECTS 1 emango da 25 orduko. Gehienez ere ikasketa-planeko 6 ECTS eskatu ahal izango dituzte horien truke, eta ikasturte batean 3 ECTS.
- Beheko eskaera- inprimakia bete.
- ZURE IKASLE POSTA ELEKTRONIKOA ERREGISTRATU, ziurtagiria hortara bidaliko dizugu.
- Ziurtagiri hori UPV/EHUko zure Fakultateko edo Unibertsitate Eskolako ikasleen idazkaritzan aurkeztu beharko duzu, ikastetxe bakoitzak ezarritako epeetan.
Oharra: Agiri bat behar diren ataletan eranskina igorri behar duzu. UPV/EHUk jatorrizko agiria eskatzeko eskubidea erreserbatzen du agiriak parekatzeko ahal izateko.
IKASLE BAKOITZAK IKASTURTE BAKOITZEKO FORMULARIO BAT BETE BEHAR DU. Ziurtagirian, ikasturtean zehar egin dituen jardueren zenbaketa agertuko da.
INFORMAZIO GEHIAGO:
- ARAUTEGIA kredituak tramitatzeko
- UPV/EHUko Kirol Zerbitzua: informacion.vicer-ar@ehu.eus