Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko arautegia
(2012/05/16ko Gobernu Kontseiluan onartua)
II. KAPITULUA - Kredituen onarpena
El Real Decreto 1393/2007, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, regula en su artículo 6 un nuevo sistema de Reconocimiento y Transferencia de Créditos.
11. artikulua. - Kultur eta kirol-ekintzak, elkartasuneko eta lankidetzako jarduerak eta ikasleen ordezkaritza.
1. UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek eskatu ahal izango dute kredituak onartzea unibertsitateko kultur eta kirol-ekintzetan, elkartasun eta lankidetza-jardueretan eta ikasleen ordezkari-lanetan aritzeagatik. Unibertsitatean ikasten egon diren bitartean burututako ekintzak izan beharko dira eta gehienez ere ikasketa-planeko sei kreditu eskatu ahal izango dira, LOUko 46.2.i) artikuluari jarraiki.
I. eranskinean (pdf, 254 Kb) jasota daude jardueren zerrenda eta bakoitzagatik urtean lor daitekeen gehieneko kreditu kopurua. Dena den, jarduera batengatik behin bakarrik aitortu ahalko dira kredituak.
2. Kirol-ekintzengatik kredituak onartzeko, interesatuek UPV/EHUko Kirol Zerbitzuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Kirol Zerbitzuak dokumentu honen II. Eranskinean zehaztutako baliokidetasunak izango ditu kontuan.
II. ERANSKINA - Kirol ekintzak
Kirol-ekintzen bidez aukera askeko kredituak amortizatu ahal izango dira UPV/EHUko Kirol Zerbitzuaren eskaintzan aukera hori zehaztuta dagoen kasuetan. Eskaintza urriaren 1ean argitaratuko da urtero, eta ikasturte bereko otsailean argitaratuko denarekin osatuko da.
KIROL IKASTAROAK
a) Kirol Zerbitzuak antolatutako edo zerbitzu horren aldeko txostena jaso duten ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek hiru kreditu amortizatu ahal izango dituzte, gehienez, ikasturtean. Kreditu bat emango zaie 25 orduko praktikagatik.
Kirol-ikastarotzat hartuko dira kirol baten teknikei buruzko ezagutza teoriko eta praktikoak irakasteko programatzen direnak.
Ikastaro hauek gehienez ere astean bi ordukoak izango dira, bi egunetan banatuak.
Eskariak: Kredituak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematerakoan kredituak eskatzeko orria betetzea, bestela ikasleak ezin izango baitu bukaeran jaso Ziurtagiriak atalean (beherago) aipatutakoa. Inprimakiok UPV/EHUko Kirol Zerbitzuan jaso eta aurkeztu beharko dira.
NATURAN EGINDAKO JARDUERAK (JARDUERA EZ LEHIAKORRAK)
b) Ingurugiroa zaindu eta ezagutzearekin zerikusia duten jardueretan eta hari lotutako kiroletan parte hartzeagatik ikasleak bi kreditu lortu ahal izango ditu, gehienera, ikasturte bakoitzean. Jardueretan emandako 25 orduko kreditu bat emango zaio.
Eskariak: Kredituak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematerakoan kredituak eskatzeko orria betetzea, bestela ikasleak ezin izango baitu bukaeran jaso k) atalean aipatutako ziurtagiria. Inprimakiok UPV/EHUko Kirol Zerbitzuan jaso eta aurkeztu beharko dira.
LEHIAKETAK
c) Campusetako txapelketetan parte hartzen duten ikasleek ikasturte bakoitzean kreditu 1 lortuko dute 10 jardunaldi edo gehiagotako txapelketetan parte hartzeagatik.
d) Unibertsitate arteko estatuko txapelketetako finaletan parte hartzeagatik kreditu bat lortuko da. Gainera, urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina eskuratuz gero, ikasleak beste kreditu bat lortuko ditu.
e) Nazioarteko unibertsitate-txapelketetan parte hartzeko Kirol Kontseilu Gorenak edo UPV/EHUk aukeratzen dituzten ikasleek hiru kreditu eskuratu ahal izango dituzte.
f) UPV/EHUk antolatu edo gestionatutako taldeetako ikasleek eta unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena izenpetuta duten klubetakoek hurren aipatzen diren kredituak lortu ahal izango dituzte ikasturte bakoitzean liga federatuetan parte hartzeagatik:
KATEGORIA | KREDITUAK |
Probintzia eta autonomia mailako ligak | 1 |
Estatuko ligak (tarteko kategoriak) | 2 |
Estatuko 1. eta 2. kategoria gorenak (ez profesionalak) | 3 |
g) Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariek (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretua) hiru kreditu amortizatu ahal izango dituzte ikasturte bakoitzeko. Era berean, hiru kreditu eskuratu ahal izango dituzte eliteko kirola sustatzen duten Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Fundazioek proposatzen dituzten kirolariek.
h) Aurreko ataletan jasota ez dauden kiroletan jarduteagatik kredituak eskuratzeko, interesatuek aurkeztu beharko dute ikasturtean egindako kirol-ekintzaren memoria, kasuan kasuko federazioaren bermearekin. Gehienez hiru kreditu eskuratu ahal izango dituzte ikasturte bakoitzeko.
PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK
i) Ikasleek bi kreditu lortu ahal izango dituzte gehienera ikasturte bakoitzean honako hauek eginda: Kirol Zerbitzuak kirol baten teknikak lantzeko antolatutako ikastaroak eta kirolari buruzko bestelako ikastaro, mintegi edo hitzaldiak, edo Eusko Jaurlaritzan edota Kirol Kontseilu Gorenean erregistratutako kirol federazioekin hitzartutakoak, edo federaziook bermatu edo onetsitakoak. Kreditu bat amortizatuko da prestakuntzako 25 orduko.
LAGUNTZAILEAK
j) Kirol Zerbitzuaren jardueretan laguntzen duten ikasleek beren ikasketa-planeko bi kreditu amortizatu ahal izango dituzte, gehienera. Kreditu bat amortizatuko zaie hogeita bost orduko laguntzagatik.
ZIURTAGIRIAK
k) Puntu honen arabera ikasturte bakoitzean egiten diren kirol-jardueretarako irailaren 30a baino lehen eskatu beharko da ziurtagiria; beraz, ikasleak egun hori baino lehenago joan beharko dira Kirol Zerbitzura eskaria egitera. Jarduera horietan parte hartzen duten ikasleen jarraipena egingo du Kirol Zerbitzuak, eta ziurtagiria emango die, burututako jarduera eta horregatik lortutako kredituak adierazita.