Hitzaldiak 2024-2025 - Gipuzkoako Campusa

Hitzaldiak 2024/25 - Gipuzkoako Campusa

Jarduera fisikoari, kirolari, nutrizioari eta osasunari buruzko hitzaldien programa.

IZEN EMATEAK (irailaren 17tik aurrera)
Menua: PRESTAKUNTZA/Hitzaldiak.
Identifikatzeko, UPV/EHUko LDAP izena eta pasahitza erabiliko dira. Kirol Zerbitzuko jardueraren batean izena ematen duzun lehen aldia bada, 1. alta eman behar duzu zure LDAPrekin eta gero jarduera bilatu. Jarraibideak (pdf, 409 Kb)

Ikasleek Graduko hautazko ECTS Kredituak lor ditzakete programatutako hitzaldietara joanez, eta honela zenbatzen dira:

  • 4 hitzaldi 0,5 kreditu
  • 6 hitzaldi 1 kreditu

HITZALDIAK:

A- KIROL EGOKITUA (Saskibaloia gurpil aulkian eta Boccia)

B- ZERGATIK EZ ZAIT NIRE GORPUTZA GUSTATZEN?

Gorputzaren autozainketa eta onarpena sustatuz, errespetuz.

Edertasun-estandar ez oso errealistak eta sarritan iritsezinak etengabe nagusitzen zaizkigun gizarte batean bizi gara, gure osasun mental eta fisikorako kaltegarria izan daitekeen argaltasunaren kultura sustatuz.

Horren guztiaren ondorioz, pertsona askok harreman txarra dute janariarekin eta jarduera fisikoaren aurkako jarrera sentitzen dute. Gorputz ideala lortzeko estrategia, "zaintzen ari garela" esan arren, ohitura osasungarrietatik oso urrun dago. Benetako ohitura osasungarriek iraunkorrak izan behar dute, eta gure ongizate integrala izan behar dute helburu.

Gorputzaren onarpenak ez du esan nahi gorputza aldatu nahi ez duzunik, baina gorroto duzun hori zaintzea ezinezkoa iruditzen zaigu. Beraz, gure gorputzak arbuiatuz argal egotea ez da zaintzea, eta are gutxiago, osasuntsu egotea.

DATA IZENBURUA LEKUA ORDUTEGIA
Irailak 24

ESERI NIRE AULKIAN ETA ONDO PASA

Saski baloia gurpil aulkian. Bera Bera Kirol Kluba. Hitzaldia eta ondoren Kirol aulkien proba Saskibaloi kantxan.

Carlos Santamaria Zentroa 9:00
Irailak 27

"BOCCIA BARRUTIK: KIROL PARALINPIKOA BAINO ASKOZ GEHIAGO

Hizlariak: Javier Camacho González, Espainiako Selekzioko Teknikaria eta Kirol Egokituaren Euskadiko Federazioko Bocciako Koordinatzailea.
Gorka Villar Marcelino, OSTADAR, S.K.T.ko Bocciako jokalaria

Carlos Santamaria Zentroa 9:00
Urriak 9 "PRESIO ESTETIKOA: OSASUN KONTUA"
Magdalena Piñeyro

Magdalena Piñeyro filosofo eta aktibista lodia da, Stop Gordofobia plataforma digitalaren sortzaileetako bat, eta Stop Gordofobia y las panzas subversas eta 10 gritos contra la gordofobia liburuen idazlea da. Presio estetikoari eta horrek osasunean dituen ondorioei helduko die, generoa, arrazakeria eta pisua barne hartzen dituen ikuspegi intersekzionala kontuan hartuta.
Carlos Santamaria Zentroa 16:00
Urriak 9

"GORPUTZ JABETASUNA KIROLA ETA JARDUERA FISIKOAREN BITARTEZ
Ainhoa Azurmendi

Ainhoa Azurmendi psikologoa eta kirol aholkularia da. UPV/EHUko irakasle a dena, genero-ikuspegia kirolean da aplikatzen aditua da. Ariketa fisikoak gure gorputzarekiko harremana eta gure gorputz gogobetetasuna hobetzeko duen ahalmenari buruz hitz egingo du.

Carlos Santamaria Zentroa 16:00
Urriak 16

"DIETARIK GABEKO ELIKADURA"
Gabriela Uriarte

Gabriela Uriarte dietista-nutrizionista da, ohiturak aldatzen aditua eta dibulgatzailea. Berak elikadura intuitiboa jarraitzearen eta janaria, gorputza eta buruaren arteko harreman osasuntsua izatea bilatzen duen elikaduraren garrantziari buruz hitz egingo du.

Carlos Santamaria Zentroa 16:00
Urriak 16

"NIRE GORPUTZAREKIN BAKEAK EGITEN: GORPUTZAREN ONARPENEKO LANA"
Rocio Rodríguez

Rocio Rodríguez psikologa da, elikadura-nahasmenduetan, psikonutrizioan, gorputz-irudian eta trauman espezializatuta. Autoestimu on baten garrantziaz arituko da, edertasunaren industriaren indarkeria estetikotik babestuz.

Carlos Santamaria Zentroa 16:00