Eseri nire aulkian eta ondo pasa
Saski baloia gurpil aulkian, Bera Bera Kirol Kluba
Bera Bera Kirol Klubak, gurpil-aulkiko saskibaloi-hastapeneko eskola baten arduradunak, hitzaldia emango du, kirol ezezagun eta dibertigarri honetara hurbiltzeko. Hitzaldiak ordubeteko iraupena izango da, eta ondoren, Gipuzkoako Campuseko saskibaloi-kantxara joango gara, kirol-aulkiak erabiliz proba dezazuen.
Hizlarietako bat Iker Iglesias izango da, eskolako entrenatzailea. UPV/EHUko ikasle ohia. Bestea Javi Camacho izango da, eskolako arduraduna, kirol egokituetan eskarmentu handia duena.
- EGUNA: Asteartea, irailak 24
- LEKUA: Carlos Santamaria Zentroa
- GELA: Auditorioa
- ORDUTEGIA: 09:00 – 10:00
- PREZIOA: DOAN
- HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
Gaiak
- Bera Bera Kirol Klubeko gurpil-aulkiko saskibaloiko hastapen-taldearen aurkezpena.
- Gurpil-aulkiko saskibaloia: historia eta arauak.
- Ikastetxeetan sentsibilizazio-jardunaldiekin lan egitea
- Kirol honetan jokatzeko puntuazioak eta lesio motak. Erakusketa-bideoak kirolariekin.
- Desgaitasunari buruzko eztabaida eta hura izendatzeko termino egokiena: dibertsitate funtzionala?
- Hitzaldiaren ondoren kirol aulkien proba egingo da saskibaloi kantxan.
Izen-ematea
- DATAK: Irailaren 17tik 24ra arte
- KREDITUAK:
- 0,5 kreditu 4 hitzaldi edo tailerretara joateagatik
- Kreditu bat 6 hitzaldi edo tailerretara joateagatik
Izena emandako pertsonek lehentasuna izango dute
Izen-ematea egin:
- Kirol Zerbitzua aplikazioan sartu
- Aurkitu hitzaldi edo tailerra
- Izen-emateko urrats guztiak jarraitu
- Izen-ematea gorde