Surf ikastaroak - 2025
Ikastaro guztietan beharrezko materiala prezioan sartuta dago (tabla eta neoprenoa) eta baita irakaslea ere (ingelesa ere badakite).
Lehenengo kontaktua (ordu 1)
- PREZIOA: 6,00€
- KREDITUETARAKO ORDUAK: 5
2025eko marxoaren 7 edo 2025eko apirilaren 4 (aukeratu egun bat)
Ordutegia: 16:30-17:30
9 orduko bonoa (6 saio x 90 minutu)
- PREZIOA: 51,00€
- KREDITUETARAKO ORDUAK: 20
A aukera: astelehena-asteazkena-ostirala:
otsailak 3-14 / otsailak 17-28 / martxoak 3-14 / martxoak 17-28 / martxoak 31-apirilak 11 / maiatzak 5-16 / maiatzak 19-30 / ekainak 2-13
B aukera: Larunbata-igandea:
urtarrilak 25-otsailak 9 / otsailak 15-martxoak 2 / martxoak 8-23 / martxoak 29-apirilak 13 / maiatzak 3-18 / maiatzak 24-ekainak 8
GARRANTSITSUA: Saioren bat galtzen baduzu, ezin da errekuperatu.
- Tokia: PUKAS SURF ESKOLA ZURRIOLA. Avda. De la Zurriola.
Klasea hasi baino 15 minutu lehenago aurkeztu.
NAHITAEZKOA da NANa eta/edo pasaportea aurkeztea klasera sartzeko. Irregulartasunik antzemanez gero, pertsona hori kanporatu egingo da.
- Ordutegia:
- A. aukera. astelehena-asteazkena-ostirala: 16:30etatik 18:00etara
- B. aukera: larunbata eta igandea 12:00etatik 13:30etara
- Beharrezko materiala: Eskuoihala, bainujantzia eta txankletak.
IGERI EGITEN JAKITEA BEHARREZKOA DA
Izen-ematea
Azken eguna: ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago.
Izen-emateko jarraitu beharreko urratsak:
- Kirol Zerbitzuko aplikazio berrian sartu.
- Bertan, 'Bizitza aktiboa = Bizitza osasungarria' atalean sartu, 'Natur Jardueretan' eta aurkitu jarduera
- Izen-emateko eta ordaintzeko urrats guztiak jarraitu.
- Izen-ematea gorde