ESKALADA BATAIOA

Eskalada bataioa

2024ko apirilaren 27
Sta. Barbara-Hernani

Maila errazeko “bideak” eskalatuko dira, edozein pertsonak disfrutatzeko.

  • Lekua: Santa Barbarako harrobia. Hernani.
  • Ordutegia: 10:30etatik 13:00etara.
  • Beharrezko materiala: arropa eta oinetako erosoak + edaria. “Katuak” dauzkanak, eraman ditzala (bestela oin zenbakia izen-ematerakoan aipatu emailez: aknegestion@gmail.com).
  • OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu, ekintza Pio Barojako rokodromora eramango genuke, beti arduradunaren komunikazioa jaso ondoren.

 

Izena ematea (azken eguna: apirilaren 15ean, 12:00etan)

Aurre-izena emateko jarraitu beharreko urratsak:

  • Kirol Zerbitzuko aplikazio berrian sartu.
  • Bertan, 'Bizitza aktiboa = Bizitza osasungarria' atalean sartu, 'Natur Jardueretan' eta aurkitu jarduera.
  • Izen-emateko eta ordaintzeko urrats guztiak jarraitu
  • Izen-ematea gorde