ABENTURAKO ASTEBURUA

Abenturako asteburua: Tirolina edo Pendulo + Paintball

2024ko apirilaren 27 eta 28

1. Eguna: Baztan Abentura Parken

Hauetako ekintza 1 aukeratu

  • TIROLINA HANDIAK (Canoping): tirolina zirkuitua, 300-480 mko luzekoak eta 100 metroko altueran daudenak (izugarrizko paisaia).
  • PENDULO SALTO ERRALDOIA: 100 metroko altueran jarritako plataformatik salto egitean. 140metroko hegaldia egiten da.

2. Eguna: Bertiz Abentura Parken

PAINTBALL: Pintura-markatzaileen jokoa, estrategia eta talde-lana proban jartzen dituzten jokoen bidez modan dagoena. Iraupena: 2-3 ordu (200 bola)    

 

  • Geratze lekua: 10:30etan BAZTAN AVENTURA PARKen. Elizondo-Nafarroa.
  • Bidaia: Bakoitzak bere aldetik.
  • Prezioan barne: Pentsio oso bat (Narbarte edo Legasan) + 2 ekintza.
  • Beharrezko materiala:
    • Aterperako: lo zakua, toaila, bakoitzak bere garbiketarako tresnak …
    • Elikadura: Norbaitek alergia edo elikatzeko kontutan hartzeko arazoren bat baldin badauka, aterpera iritsi baino 4 egun lehenago gutxienez abixatu beharko du (Tfnoa: 948-592322). Pentsio osoko modalitatea larunbateko afaritik iganderako bazkarira barne dadude. Larunbateko bazkaria bakoitzak berea ekarri beharko du, aholkua bezala bokata eta edaria ekartzea, erosoena izaten da.
    • Ekintzak egiteko behar diren materialak: arropa eta oinetako erosoak.

 

Izen-ematea

Izen-emateko jarraitu beharreko urratsak:

  • Kirol Zerbitzuko aplikazio berrian sartu.
  • Bertan, 'Bizitza aktiboa = Bizitza osasungarria' atalean sartu, 'Natur Jardueretan' eta aurkitu jarduera.
  • Izen-emateko eta ordaintzeko urrats guztiak jarraitu.
  • Izen-ematea gorde.