BILBAO KIROLAK - Txartela

Bilbao Kirolak ErakundekoTxartela

2024/2025 ikasturtea

UPV/EHU KOLEKTIBOAREN KIROL ABONOAK
Eskaerak online egiteko epea: 2024ko irailaren 2tik 2025eko ekainaren 13ra
Berritzeak: irailaren16tik aurrera

ALTA edo BERRITZE ESKAERA EGITEKO, BI URRATS BETE BEHAR DIRA:

1. Urratsa – Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuaren Web Orria

  • Formularioa bete zure datuekin.
  • Posta elektroniko bat jasoko duzu behar dituzun datuekin, Bilbao Kirolaken webgunean abonuaren tramitazioa egiteko UPV/EHUren kolektibo bezala.

2. Urratsa – Bilbao Kirolak Web Orria

  • Bilbao Kirolak: Abona zaitez.
  • Aukeratu ordaintzeko moduan: URTEKOA UNIBERTSITATEA edo AQ+FITNESS eta sartu jaso duzun postaren datuekin.
  • Eskuliburua (pdf, 388 kb)

 

URTEKO ABONOA - ALTA ETA BERRITZEA

  • Aurtengo Unibertsitateko abonatueak: Irailaren 16tik aurrera (indarrean dauden abonuak bajan emango zaie irailaren 15ean).
  • Alta Berriak: 2024ko irailaren 2tik aurrera
  • Indarraldia: 2025eko irailaren 14ra arte

Baldintzak

URTEKO ABONOAK EZ DU FITNESS ARETOETARAKO SARBIDEA
  • Bilbao Kirolakeko igerileku guztietara eta Azkuna Zentroko (Alhondiga) igerilekura.
  • Atletismo pistara (Zorrotza).
  • Material espezifikorik gabeko erabilera libreko gimnasioetara (berotze, luzatze eta tonifikazio ariketak egiteko erabiltzen direnetara). Kirol gune horrek ez du fitness aretoa ordezkatzen.
  • Bilbao Kirolakek eskainitako ikastaroetan.
  • Instalazioen erreserba egiterakoan, erabili baino 48 ordu lehenago.
  • 2024ko prezioak
    • Ikasleak: 66,00 €
    • AZPko langileak / IRIak: 89,00 €
    • Txartela egiteagatik 2,25 €
    • Silikonazko eskumuturra egiteagatik: 5,00 €

Txartela edo eskumuturraren ordainketa zuzenean kiroldegietan egiten eta jasotzen da. (Azkuna Zentroa Alhondiga izan ezik)

Oharra: 2025ean prezioak egokitu egingo dira Bilbao Kirolakek onartutako tarifen arabera.

AQUA+FITNESS abonoa

  • Bilbao Kirolak-en igerilekuetara, erabilera libreko guneetara, fitness aretoetara eta Azkuna Zentroko igerilekuetara sartzea uzten du.
  • Kirol ikastaroetarako izena ematea eta noizbehinkako ikastaroetara sartzea (talde librea) pertsona abonatuaren prezioan.
  • Instalazioen erreserba egiterakoan, erabili baino 48 ordu lehenago.
    • 21,80€ (28 urte arte hileko prezioa)
    • 32,00€ (29 urtetik gorakoentzako hileko prezioa)
    • 2,25€ (txartela egiteagatik)
    • 5,00€ (silikonazko eskumuturra egiteagatik)

 

ORDAINKETAK

Urteko abonoa

  • Urteko abonoaren kasuan, ordainketa alta kudeatzen den unean kreditu-txartelarekin edo bizum bidez ordainduko da.
  • Kasu honetan, likidazio ekonomikoa ordainketa bakarrean egingo da, kuotaren zenbateko osoarekin.
  • Behin abonoaren eskaera kudeatuta, ez da kuota ezeztatuko, karnetaren iraupena kurtso amaierarte izango da.

AQUA+FITNESS promo abonoa

  • Aqua+Fitness abonoan, ordainketa hilero egingo da. Lehenengo ordainketa, abonuan alta ematen den hilabetekoa, kreditu-txartelarekin edo bizum bidez alta kudeatzen den unean egingo da.
  • Hileko hurrengo ordainketetarako, ezinbestekoa da kontu korronte zenbaki bat ematea Bilbao Kirolak-ek ordainketa helbideratzeko.