Kirol zentroak eta hitzartutako gimnasioak (Araba)

24-25ko Itunpeko gimnasio eta kirol zentroak

Arabako Campuseko EHUkirola

Jardueretan izenemateak
UPV/EHUko UNIBERTSITATE KOMUNITATEARI (Ikasleak, IIP, AZP) DAGOZKION PROGRAMA, onurak eta tarifa murriztuarekin
 EZINBESTEKOA DA ALDEZ AURRETIK IZENA EMATEA UPV/EHU-REN WEBGUNEAN

Kasu kontrakoan ez da ECTS hautazko krediturik tramitatuko (ikasleei).

ECTS Hautazko kredituak:

Ikaslegoak kirol praktikagatik ECTS hautazko kredituak lortu nahi badu ARABAko itunpeko zentro eta gimnasioetan izena emateko ikasleek LAU urrats hauek eman behar ditu:

1. URRATSA. - Izena ematea internet bidez, zein kirol-zentrotara joango den adierazita. Horretarako, bete ezazu orri honetako "jardueretan izen emateak" botoia sakatuz aurkituko duzun inprimakia.

Inskripzio hori urtero berritu beharko da, EHUkirola Araban jasota gera dadin.

2. URRATSA. - Internet bidez egindako inskripzio agiria deskargatu edo inprimatu behar du.

Inprimakia ikasleak izena eman duen kirol zentroan aurkeztu beharko du.

3. URRATSA. - Kirol jarduera amaitzean, ikasleek ziurtagiri bat eskatu beharko diote kirol zentroko arduradunari. Ziurtagiri horretan datu hauek jarri behar dira: Izen-abizenak, NANa, joaten hasi zen lehen eguna eta ikastaroa edo jarduera amaitu zeneko data.

Kredituak homologatzeko astean gehienez 2 eguneko eta egunean ordu bateko asistentzia egin behar da. Asistentzia aipatutakotik gorakoa bada, ez da kontuan hartuko kredituak kalkulatzeko.

Ikasturte bakoitzean gehienez ere 3 ECTS kreditu emango dira.

4. URRATSA. - Ziurtagiri hau Arabako Campuseko EHUKirolan entregatzea 2025ko maiatzak 1etik aurrera, eta betiere 2025ko irailaren 30a baino lehen. Ondoren, ziurtagiri ofiziala emango zaio, azken buruan bere Fakultateko edo Unibertsitate Eskolako idazkaritzan ematen duena.