Eski (Astunen - Otsailaren 8 eta 9)
- PREZIOA (MATERIALIK GABE): 110,00 €
- KREDITUETARAKO ORDUAK: 25
Bidea Donostiatik (joan-etorri) pistetara + Astunerako 2 egunerako forfaita + gau 1 Jacan (afaria-gaua-gosaria) + pistetako erreskate asegurua eta Aragoiko Pirinioetako geltokietako osasun-laguntza.
Ez dago sartuta: 2 eguneko bazkaria eta materialaren alokairua.
2 egunetarako materialaren prezioa:
- Eskiak/snow + botak + bastoiak (eskia) = 33 €
- Eskiak/snow + botak + bastoiak (eskia) + kaskoarekin = 39 €
Alokatu nahi duenak email bat bidali behar du aknegestion@gmail.com helbidera (urtarrilaren 29a baino lehen). Alokairua ordaindu izanaren egiaztagiria erantsi (33 € edo 39 € sartu IBAN ES65 2095 5092 01 1061673132 kontuan, kontzeptuan honako hauek adieraziz: izen-abizenak + SNOW edo ESQUI).
Gainera, datu hauek bidali behar dituzu helbide elektroniko horretan: NANa, izen-abizenak, telefonoa, pisua, altuera, oin neurria, eski maila (hasiberria, ertaina, aurreratua), jaiotza data, alokatu beharreko materiala, kaskoa (bai ala ez).
BERRITASUNA!!!
AUKERAKOA ETA SARTU GABEA: Talde-eskolak irakasle tituludunekin (2 ordu larunbatean + 2 ordu igandean). Datu pertsonalak betetzea eta NANaren kopia bidaltzea ordainketaren ziurtagiri izendunarekin batera (68,00 € IBAN ES65 2095 5092 01 1061673132 kontuan) aknegestion@gmail.com helbidera (hori egiteko gutxieneko matrikula bat izan behar dugu, bestela eten egingo da eta dirua itzuliko da).
Autobus-irteerako ordutegia eta geralekuak: 2 aukera:
- 05:45 Gipuzkoa Plazatik
- 06:00 Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitzatik.
Berariaz, izena emateko unean irteera lekua (bidali email bat aknegestion@gmail.com helbidera).
WEB BIDEZKO IZEN-EMATEA
Aurre-izena emateko jarraitu beharreko urratsak:
- Kirol Zerbitzuko aplikazioan sartu
- Aurkitu ikastaroa edo jarduera.
- Izen-emateko eta ondaintzeko urrats guztiak jarraitu
- Izen-ematea gorde
Plazak mugatuak
Animatu eta gozatu. Zure zain gaude.