Kirol jarduera fisikoa online new

Gym birtuala: Kirol jarduera fisikoa online

Egin kirola gura duzunean eta gura duzun lekuan

Probatu gure Gym Birtuala
23-24 ikasturteko nobedadea (2023ko urriaren 2tik aurrera)

Egunero 15 jardueratarako sarbidea, diziplina bakoitzeko eskola pilo batekin, 24 orduz. Interesatzen zaizuna aukeratu besterik ez duzu egin behar, jardueraren barruan dagoen "next CLASS" botoiaren bidez, eskuineko menuan.

Aurten APPa aterako dugu. Deskargatu play store-n aplikazioa; EHU GYM VIRTUAL (Androi), Apple Story (IPhone)

Orain osasuna zain dezakezu ariketa fisikoa eginez gura duzunean. «Zugandik hurbil» egon nahi dugu, eta gauzak erraz jarri. Horregatik, doaneko plataforma bat jarri dugu zure esku, non egunero-egunero, astelehenetik igandera, saio berri bat aurkituko duzun jarduera hauetan: ABDOMINALAK, AEROBICA (2 modalitate), COMBAT, SPINNINGA (indoor zikloa), HIT, FUNTZIONALA, LUZAKETAK, GAP, PILATESA,TAICHI, TBC (Ipurmasailak+abdominalak+hankak), TONIFIKAZIOA, MEDITAZIOA eta YOGA.

Kirol-modalitate bakoitzeko saio asko egiten dituzu. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna.

Egin zeure neurrirako programa, sortu zeure errutina eta eutsi espezialisten jarraibideei.

Etxean edo egoitzan egoteak ez du esan nahi bizimodu sedentarioa izan behar duzunik: landu ohitura osasuntsuak eta aktiba zaitez.

Zelan eman izena?

UPV/EHUko kidea izan behar zara.

Aurten AZL eta PDI profila duten erabiltzaileek EZ dute berritu beharrik, eduki berrietara sartu ahal izango dira izen-ematea berritu gabe.

Bete formularioa (2023ko urriaren 2tik aurrera)
OHARRA: KOMENIGARRIA DA FIREFOX EDO CHROME ERABILTZEA

Inprimakia bete ondoren, zure pantailan ongietorri mezu bat agertuko da dagokion kupoiaren zenbakiarekin (har ezazu) eta plataforman alta emateko esteka batekin.

Izen ematea indarrean egongo da egiten duzunetik 2024ko irailaren 30era arte.

Behin alta emanik, aurrerantzean botoi hau erabil dezakezu plataforman sartzeko. (SAIO HASI)

Gym birtualerako sarbidea

Gym Birtualerako sarbidea

GYM BIRTUALA: Egunero bideoklase bat eskuratzea diziplina bakoitzeko.