Hitzartutako gimnasioak Gipuzkoa

Hitzartutako gimnasioak

2024-2025 ikasturtea

Kirol ikastaroetan izena emateko arauak

  1. Gimnasioen ikastaroetarako aurre-izen-ematea Gipuzkoako Campuseko Kirol Zerbitzuaren web-ean egingo da eta beharrezkoa da UPV/EHUko kidea izatea.

  2. Aurre-izena emateko datak:
    - 1. lauhilabetekoa: 2024-09-09(e)tik 2024-09-29(e)ra
    - 2. lauhilabetekoa: 2025-01-04(e)tik 2025-01-26(e)ra

  3. Izen-emate hau ez da ontzat emango gimnasioan ordaindu arte, horretarako ezarri den gehienezko epea aurre-izena emateko eskabidea bete ondoren bi egunekoa izango delarik.

  4. Ordainketa gimnasioan bertan edo kiroldegian egingo da, online lortutako aurre-izen- emate-orria aurkeztuz.

  5. Ikastaro guztiek, burutu ahal izateko, gutxienezko izenemate kopuru bat beterik izan beharko dute izen- emate epea bukatutakoan. Halaber, eta klaseen kalitatea bermatzeko, ikastaroetan gehienezko partaide kopurua egongo da.

  6. Ikastaro hauek gehienez ere astean 2 ordukoak izango dira, bi egunetan banatuak. Kreditu bat aitortuko da 25 orduko parte-hartzeagatik.

Hitzartutako gimnasioen kirol kurtsoak

Aurre-izena ematea

Datak: 

  • 1. lauhilabetekoa: 2024-09-09(e)tik 2024-09-29(e)ra
  • 2. lauhilabetekoa: 2025-01-04(e)tik 2025-01-26(e)ra

 Jarraitu beharreko urratsak:

  1. Kirol Zerbitzuko aplikazioan gimnasioa aurkitu eta aurre-izena eman.
  2. E-mailean mezu 1 jasoko duzue aurre-izen-emate orriarekin (orri hau gimnasiora eraman behar duzue 2 egun pasa baino lehen, ordainketa egiteko).
  3. Korreoan bertan agertuko da zenbat ordaindu behar duzuen (ez aurre-izen-emate orrian).
OHARRA: Aurre-izen-emate orria dagokion Kirol Zentru edo Gimnasiora eraman behar duzue, han ordainketa egiteko. Aurre-izen-emate papera jaso duzuenetik 2 EGUN dituzue ordainketa egiteko (aurre-izen-emate orria begiratu) (larunbat, igande eta jai-egunak kenduta). Denbora hau igarota (2 EGUN) aurre-izen-ematea baliorik gabe geratuko da ordainketa eginda ez badago.

Liburuxka