info escuela rugby alava

Arabako Campuseko Errugbi eskola

Astero egun batean errugbia praktikatu nahi baduzu, orain daukazu aukera.

Maila guztiak, bai hastapena bai teknifikazioa. Egokia edozeinentzat. Entrenamendu mistoak izango dira.

2024-2025ko ikasturtea 2. lauhilekoa

  • Entrenatzeko egunak: ASTEAZKENAK
  • Zein ordutan:  19:30tatik  21:30tara
  • Non: Lakuako Errugbi zelaia, Etxanobeko bidezidorra 2, Vitoria-Gasteiz
  • Iraupena: 2025ko maiatzaren 28a arte
  • Prezioa:  20€ UPV/EHUko ikasleak, 30€ UPV/EHUko langileak, 50€ UPV/EHU kanpoko pertsonak
  • IZENEMATEAK ON-LINE: Plazak Min. 12 pertsona/ Max. 50 pertsona
IZENEMATEAK Abenduaren 19tik 2025ko Urtarrilaren 20ra: UPV/EHUko Ikasleak, IIP, TEKAZEL
IZENEMATEAK 2025ko Urtarrilaren 9tik 20ra: UPV/EHUtik kanpoko pertsonak

Plaza libreak: Urtarilaren 20tik aurrera, izenemateak bete arte 

  • IZENEMATEAK

ON-LINE. Izen-emate ordenaren araberako esleipena.

Aurrez aurrekoa, kasu partikularrei erantzungo zaie, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eraikinean (Gasteizko Izarduy komandantea k. 2, 01006).

ON-LINE: FireFox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea komeni da.

SARBIDEA HEMEN eso sartu EHUkirola UPV/EHUko Kirola-ren aplikazioan, esteka honetan klik eginda: https://jarduera2.ehu.eus/kirolak/buscCur.php?oper=4&tipc=0&idioma=euskera&datos=1. Identifikatzeko, UPV/EHUko LDAP izena eta pasahitza erabiliko dira.

Kirol Eskolak Menua: Sustapena HEALTHY CAMPUS / Kirol Eskolak

Erabiltzaileak LDAPen erabiltzaile-izena eta pasahitza ezagutzen ez baditu, GAUR-en sartuta aurki ditzake (http://gestion.ehu.es/gaur). GAUR-en sartzeko zure erabiltzailea eta pasahitza ere ezagutzen ez badituzu, dagokion unibertsitateko idazkaritzan eman ahal izango dizute.

UPV/EHU kanpoko pertsonak aplikazioan erregistratu behar dira.

ORDAINKETA: izena ematerakoan.

UPV/EHUk jardueraren bat eteteko eskubidea gordetzen du, gutxieneko izen-emate faltagatik.

DIRU ITZULKETAK

UPV/EHUri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik jarduera egiten ez bada bakarrik itzuliko dira ordaindutako zenbatekoak.

Jarduera hasi ondoren, ez da itzuliko aurrez ordaindutako zenbatekoa.

 

  • JARDUERA HONEN BIDEZ ECTS KREDITUAK LORTU AHAL DIRA