UPV/EHU Orientazio Txapelketa: Gazume mendian
Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatuta dagoen edonork parte har dezake UPV/EHUko orientazio txapelketan. Proba hau ezinbestekoa da aurten Madrilen egingo den Espainiako Unibertsitateko Orientazio Txapelketara joateko.
- Data: 2025eko apirilak 5, larunbata
- Topagunea: Iturriotz-eko parkina (Kokapena: https://maps.app.goo.gl/VKzUuutfW2dhJvLQ9)
- Ordutegia: parte-hartzaileak ordubete izango du 16:00etatik 16:30era bitartean irteteko, eta gehienez 2 ordu izango ditu. Ordu hori igarotzen duena sailkapenetik kanpo geratzen da.
- • Ibilbideak: parte hartu nahi duen edonori zuzendua da, GOLko liga herrikoiaren barruan sartzen delako (www.gotorientazioa.org ); beraz, hiru ibilbide egongo dira (HASTAPENA, ERTAINA, AURRERATUA). Unibertsitate txapelketan parte hartzen duten guztiek IBILBIDE AURRERATUAN izena eman beharko dute (OPEN GORRIOA deritzona).
- Izen-ematea: Izen ematea https://www.deporticket.com/ bidez egin behar da eta doakoa da UPV/EHUn Gorria kategorian matrikulatuta daudenentzat. Baina harrera-gunean UPV/EHUko txartela aurkeztu beharko da. Izena emateko epea apirilaren 2an itxiko da 22:00etan. Sportident ez duenak ere informazio-gunetik igaro beharko du.
OHARRA: Ezinbestekoa da helmugatik igarotzea, nahiz eta ibilbidea ez osatu, antolakuntza ezagutzeko.
Emaitzak
Zirkuitu gorriko gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan sailkatutako lehen hiru pertsonak UPV/EHUko orientazio txapelketako irabazleak izango dira, eta Espainiako Orientazio Unibertsitarioko txapelketara joateko deituko dira.