UPV/EHUko Unibertsitate krosa new

UPV/EHUko Unibertsitate krosa

Irudia

CSDk KROSSen Espainiako Unibertsitate Txapelketarako deialdia egingo du 2024an. UPV/EHUren ordezkari izango diren atleten hautaketak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • 2023-2024 ikasturtean matrikulatuta egotea

  • Banakako lehiaketen formularioa bete
    2024ko urtarrilaren 09 baino lehen (HEMEN)
    (Formulario hau atleta federatuek zein federatu ez direnek bete behar dute. Mesedez, adierazi lizentzia-zenbakia)

  • 2024ko urtarrilaren 14an Vitoria-Gasteizen (Araba) jokatuko den Euskadiko Kros Txapelketan parte hartzea edo federazio-data duen erkidegoko txapelketa autonomikoan.

Ondoren, UPV/EHUk hautaketa bat egingo du 2024ko martxoaren 9an Albaceten jokatuko den Espainiako Unibertsitate Txapelketara joateko, lehiaketa autonomikoan parte hartu duten atleta unibertsitarioek lortutako emaitzen arabera.

Hautaketa horri laugarren pertsona bat gehituko zaio, gizonezkoena zein emakumezkoena, Batzorde Teknikoak izendatua, egindako azken krosa-probetan oinarrituta.

Erreserban egon daitezkeen pertsonen zerrenda ere egin da.

KREDITUAK: Euskadiko Kros Txapelketan parte hartzeak kreditual lortzeko balio izango du = 0 '5 kreditu parte-hartzaile guztientzat.

Euskadiko Kros Ligako gutxienez 2 probatan parte hartu arren, Euskadiko Txapelketan parte hartu ezin duten ikasleek 0.5 kreditu lortu ahal izango dituzte. (Informazio gehiago: https://www.euskadiko-krosak.eus/inicio)

Modalitate honetan interesa duten guztiei informazio hau interesa duten pertsonen artean zabaltzeko eskatzen dizuegu.

 

EUSKADIKO KROS TXAPELKETA

Interesdunek beren baliabideekin joan behar dute.

(Emaitzak)

 

Edozein zalantza izanez gero, posta elektronikoz argituko zaizue: kirolak@ehu.eus.