ARROILEN JAITSIERA

Arroilen jaitsiera

Ibilbide laburreko arroila, zailtasun handirik gabea eta polita. Arroilak jaisteko jardueran hasteko aproposa.

Lehenengo gunean, ibaian zehar ibili behar da, hartara, berotzen hasteko; gero, 2 metroko jauzia: txirristatzen jaitsi daiteke eta rappelean. Nahi izanez gero, soka batetik igo daiteke berriro jaisteko.

Bigarren zailtasuna: 4 metroko jauzia. Saltoa egin daiteke edo rappelean edo txirristatzen jaitsi.

Ondoren, 11 metroko txirrista, Euskadiko txirristarik luzeena.

Amaitzeko, 10 metroko rappela, ordura arte ikasitakoa praktikan jartzeko.

  • Datak:
    • Urriak 27
    • Azaroak  23
    • Abenduak 22
  • Prezioa: 
    • Ikasleak: 10 €
    • AZP/IIP: 15 €
  • Lekua: La Calera del Prado herriaren hasieran dagoen aparkalekuan. (Google Maps)
  • Ordutegiak:
    • Irteera: 10:00. Nondik irten eta itzulera-ordua zehazteke
  • Oharrak: 
    • Ezinbestekoa igeri egiten jakitea.
    • Haurdun egonez gero, ez da egokia.
    • Desgaitasunen bat baduzu, jarri harremanetan antolatzaileekin, jarduera egin dezakezun edo ez jakiteko.Joan/etorri garraioa
  • Jarduerarako materialak (antolatzaileek ematen dute):
    • Kaskoa.
    • Arroiletarako arnes osoa.
    • Neopreno osoa. (Petoa eta jaka)
    • Eskarpinak.
    • Jarduerarako behar den material teknikoa. (Sokak eta segurtasuneko beste material batzuk)
  • Nahitaezko ekipamendua (norberak eraman behar du):
    • Bainujantzia (gomendagarria da kirolerako bainujantzia izatea edo estua)
    • Mendiko botak (egoera onean), lur irregularrean eta labainkorrean ibiltzeko.
    • Ile luzea izanez gero, nahitaezkoa da ilea goma batekin lotuta eramatea.
    • Eskuoihala eta aldatzeko arropa eta oinetakoak.
  • Gomendagarria
    • Elastiko termikoa edo likrazkoa neoprenoaren azpitik janzteko.
    • Betaurrekoak erabiliz gero, zinta edo goma batekin eutsi behar dira buruaren atzetik .
  • Izena emateak: Kirol Zerbitzuko aplikazio berrian
  • Informazioa:

Oharra. Aldaketaren bat izanez gero, abisatuko da.