Martxa Nordikoa
Jar ezazu sasoian aire zabalean zeure gorputz osoa, makilen laguntzarekin. Teknika atsegina, gozoa, eraginkorra eta efizientea erabiliz, zure indarra, iraupena eta koordinazioa hobetuko dituzu.
Izen-emateak : Kirol Zerbitzuko Aplikazioa
Kirol Zerbitzuko jardueraren batean izena ematen duzun lehen aldia bada, 1. alta eman behar duzu zure LDAPrekin eta gero jarduera bilatu.
Jarraibideak (pdf, 409 Kb)
Jarraibideak (pdf, 409 Kb)
Martxa Nordikoak gure egoera fisikoa hobetzeko eta giharrak suspertzeko modu erraz, natural eta oso eraginkorra eskaintzen digu, kirol hau egiten duen pertsonaren adina, generoa eta prestakuntza fisikoa edozein izanik ere. Proposatutako teknika modu egokian erabiltzen bada, lan fisikoa gorputzeko giharren gain gelditzen da, giltzadurak gehiegi zamatu gabe, eta onura handiak eskaintzen dizkigu horrek entrenamendu on bat egiteko orduan.
- BILBO – BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA Eraikin II (Meatzaritza)- Rafael Moreno “Pitxitxi” Ibilbidea – Google Maps
- ASTEARTEA, 16:30-18:00 – HOBEKUNTZA (beharrezkoa makilak eramatea)
- OSTEGUNA, 16:30-18:00 – HASTAPENA (makilak prestatuko dira). Karteletan argitaratutako ordutegia ez da zuzena. Barkatu eragozpenak
- Datak. 1. Lauhilekoa:
- HOBEKUNTZA: Urriaren 15etik abenduaren 17ra (10 saio)
- HASTAPENA: Urriaren 17tik abenduaren 19ra (10 saio)
- Prezioa: DOAN
- Kredituak: Kreditu 1
MATERIALA
Hobekuntza ikastoan beharrezkoa da makilak eramatea. Hastapen ikastaroan jarduera egiteko utziko dira.