Breadcrumb

Ayudas Campeonato de España new

BANAKAKO Espainiako unibertsitate txapelketetan parte hartzen duten ikasle guztientzako laguntzak

1. Hauek izango dira UPV/EHUren ardurak:

  • Kirol Kontseilu Gorenean izena ematea.
  • Kirolariei ekipamenduren bat ematea (kirol jertsea eta elastiko beltza).

2024ko deialdirako dirulaguntzarik emango da.

2. Hauek izango dira ikasle parte hartzaileen ardurak:

  • Beharrezko kudeaketak egitea lehiaketa egingo den lekurako joan-etorriak eta bertako ostatua eta mantenua antolatzeko.

Kirol-modalitate batean 10 parte-hartzaile edo gehiago badaude, UPV/EHUk talde-kategoriarekin parekatuko ditu, eta dagozkion kudeaketak egingo ditu ostatua eta garraioa koordinatzeko.

  • Parte hartzaileen kontura izango da material gehigarria halakorik behar den kirol modalitateetan: bizikletak, zaldiak, erremintak, makilak ….

Lehiaketa amaitutakoan, Kirol Zerbitzuan aurkeztu beharko dira esperientzia baloratzen duen txostena eta egokitzat jotzen den dokumentazio grafikoa

KREDITUAK

Espainiako Unibertsitate ateko Txapelketetan parte hartzeak kredituak eskuratzeko balio du.

LAGUNTZA EKONOMIKOA

Dirulaguntzaren helburua da lehiaketan zehar joan-etorriak, ostatua eta mantenua ordaintzeko gastuak ordaintzea.

600km-tik gorako joan-etorrietarako, hautatutako ikasle bakoitzak 100 €-ko laguntza jasoko du parte hartu behar duen lehiaketa-egun bakoitzeko – lekualdatze-egunak barne (*) –.

600km-tik beherako joan-etorrietarako, hautatutako ikasle bakoitzak 90 €-ko laguntza jasoko du parte hartu behar duen lehiaketa-egun bakoitzeko – lekualdatze-egunak barne (*) –.

(*) Kirolek ezarriko dituzte beharrezko egunak kirol-modalitate bakoitzeko