Eduki publikatzailea

Unibertsitatea mendian gora

Autobabesa eta segurtasuna mendian FORMAKUNTZA

UPV/EHU eta  Euskal Mendizale Federazioa lanean ari gara, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera, herritar orok mendiko prebentzioaren eta lehen sorospenen inguruko informazioa izan dezan eta prestakuntza jaso dezan.

Segurtasunaren arloan nork bere burua basteko jarduerak indartzea du helburu, eta esparru horretan kokatzen da mendiko segurtasuna.

Otsailak 26 astelehena, 18:00-20:30

Arriskuen kudeaketarekin lotutako alderdiak.

Iñaki Garai (Kiri) EMF-FVMko Zuzendari Teknikoa

Otsailak 27 asteartea, 18:00-20:30

Larrialdian jarraitu beharreko jarduketa-protokoloak eta mendiko segurtasun prozedurak.

Kepa Lizarraga, Kirol Medikuntza

Mendian kirola segurtasunez eta arriskuei aurre hartuz egitea da Euskal Mendizale Federazioaren helburu nagusia, eta, beraz, prestakuntza oinarri-oinarrizko elementua dela ulertzen dugu, mendiko jardueretan ezbeharrak murrizteko. Honako gai hauek landuko dira bereziki:

  •  Ezbeharrei buruzko datuak, arrazoiak eta ezaugarriak.
  •  Jardueren aurreko prestakuntza.
  •  Jarduera mota bakoitzerako egokiak diren materialen eta ekipamenduen ezagutza.
  •  Orientaziorako tresnei buruzko ezaguerak nola barneratu.
  •  Jarduera bat egiteko behar den gaitasun fisikoa eta teknikoa nola balioetsi.
  •  Erabakiak hartzea, eta jarduerari ekin aurretik, jardueran zehar eta jarduera amaitu ondoren kontuan hartu beharreko jarduketa-protokoloak.
  •  Lehen sorospeneko prozedurak ezagutzea, larrialdiko hainbat egoeratan aplikatu ahal izateko.
  •  Lehen sorospeneko botika-kutxa oso eta eguneratu baten oinarrizko edukiarena.
  •  Teknikak, aparagailua eta inmobilizazioak ezagutzea.
  •  Garraioen teknikak eta helitransporte ezagutzea.
MAHAI INGURUAK Eztabaida- solasaldia 19:00-20:30

Otsailak 28 asteazkena: MENDI TALDEEN ORAINA ETA ETORKIZUNA
Delia García (Gazteiz MT), Fernando Casi (SE Manuel Iradier), Susana Martínez (Goiena MT), Andoni Elejalde (Mendiko Lagunak), Amado López de Ipiña (Altzania MK)
Moderatzailea: Ainhoa Valenciano

Otsailak 29 osteguna: MENDIKO ESPERIENTZIAK GENERO IKUSPEGITIK
Sonia Casas (Alpinismoa) / Oihana Azkorbebeitia (Karrerak), Kerstin Luhr (Mendiko bizikleta), Zuriñe Arrue (Eskalada)
Moderatzailea: Sara Maldonado (UPV/EHU)

Non: Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea. Arabako campusa UPV/EHU

Izenemateak: Otsailaren 14tik 25era

UPV/EHUko unibertsitate-komunitateari zein kanpokoei zuzendutako formakuntza.

UPV/EHUko ikasleak, graduko ECTS kredituak eskuratzeko aukera:

  • 0,5 ECTS 2 saiotan bertaratzea
  • 1 ECTS 4 saiotara bertaratzea