Mahai-ingurua: Sexu-askatasunaren babes penala: 10/2022 Lege Organikoa eztabaidagai
Noiz eta non
2023/05/19
Deskribapena
Ordua: 11:00-13:00
Lekua: Bizkaia Aretoko (Baroja entzunaretoa), Abandoibarra 3, Bilbao
Programa
Ongietorria
- Eva Ferreira Garcia. Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
- Iñaki Subijana Zunzunegui. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria
Mahai-ingurua
- Elena Larrauri Pijoan. Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean. UPV/EHUko honoris causa doktorea
- Adela Asua Batarrita. Estatu Kontseiluko kide ohia. Konstituzio Auzitegiko presidenteorde ohia eta UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua
- Iñaki Subijana Zunzunegui. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria
- Moderatzailea: Enara Garro Carrera. UPV/EHUko zuzenbide penaleko irakasle titularra
Testuingurua eta helburuak
"Sexu-askatasunaren babes integralaren" Legeak "zigorgabetasunik ezaren" eta emakumeen sexu-askatasunaren aurkako egoeren abusuak erauztearen eskaerei erantzun nahi die. "La manada" kasuaren lehen epai hura eta Me Too mugimendua izan ziren ikuspegi berri bati aurre egiteko eragileak. Baina nola borrokatzen da zigorgabetasunaren eta zenbait deliturekiko axolagabekeriaren aurka? Praktika horien jasanezinaren kontzientzia sozial handiagoarekin? Salaketa gehiagorekin? Biktimentzako laguntza espezifikoekin? Zigor larriagoekin? Hauek dira mahai-inguru honetan aztertuko diren galderetako batzuk, kasu jakin batzuetan zigorraren beherapenek sortutako polemikaren harira. Hausnarketa juridikoko eta ezagutza kriminologikoko adituak gonbidatu ditugu, baita magistraturakoak ere, justizia-sistemaren erronka iraunkorrei buruz eztabaidatzeko, eremu horretan eskubideek aurrera egitea oztopatzen duten ikusmolde kultural errotuen garrantziaren aurrean.
Mahai-inguruan, Enara Garro UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasle titularra eta Zuzenbide Publikoko Saileko zuzendaria izango da moderatzailea, eta honako hauek hartuko dute parte: Elena Larrauri, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedraduna, duela gutxi UPV/EHUk honoris causa doktore izendatu duena; Adela Asua, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua eta Estatu Kontseiluko kide ohia; eta Iñaki Subijana magistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea.
Izena ematea
Plaza mugatuak edukiera bete arte
Kontaktua
Noemi Ugalde
- Telefonoa: 94 601 2097
- Posta elektronikoa: ehugune@ehu.eus