GAZTESARE. Multilingüismo e identidades glocales en las redes sociales entre los jóvenes vascos
- Ikertzailea(k):
- Agurtzane Elordui
- Denboraldia:
- 2019-tik 2020 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- Euroeskualdea
- Zenbatekoa guztira:
- 27.000 €
- Deskribapena:
-
Gaztesare egitasmoak gazte euskaldunek sare sozialetan dituzten praktika eleaniztunak aztertu ditu. Helburu horrekin ikertu dira Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako gazte unibertsitarioek Instagramen eta Facebooken egiten dituzten hizkuntza-praktika eleaniztunak. Ikerketak harremanetan jarri ditu praktika eleaniztun horiek eta gazteek hizkuntzen eta dialektoen inguruan dituzten irizpide eta balio berriak, betiere gogoan mendebaldeko Europan gazteen balio-egituretan antzeman diren hainbat joera ideologiko berri ere.