XSLaren edukia

Ahozko Komunikazio Profesionala Euskaraz

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

• Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.

• Edozein arlo ekonomikori buruzko txostenak egitea, ideiak jende adituari nahiz aditua ez denari garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.

• Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.

• Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko.

• Ikasketa-eremuari lotutako informazioaren teknologiak eta tresna informatikoak eraginkortasunez erabiltzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean

EDUKI TEORIKOA

1.1 Hizkuntza gutxituak: plangintza eta eskubideak.

1.2 Euskararen normalizazio-plangintzak

1.3 Hizkuntza-ukipena

1.4 Testu orokorrak eta testu espezializatuak

1.5 Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa



EDUKI PRAKTIKOA

- Erreferentziazko zenbait dokumentu irakurtzea eta eztabaidatzea. Bileren eta eztabaiden aktak idaztea; laneko elkarrizketak simulatzea.



2. Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

EDUKI TEORIKOA

2.1 Hizkuntza-aldaerak

2.2 Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala

2.3 Aldakortasuna ahozko erregistroetan

2.4 Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua

2.5 Puntuazioa eta prosodia



EDUKI PRAKTIKOA

- Ahoskera zaindua identifikatzea ekonomia eta enpresari buruzko bideoetan.

- Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara



3. Ahozkorako diskurtso-estrategiak

EDUKI TEORIKOA

3.1 Ahozko komunikazio profesionala

3.2 Pertsuazioa

3.3 Baliabide erretorikoak

3.4 Baliabide fonikoak

3.5 Baliabide ez-berbalak



EDUKI PRAKTIKOA

- Helburu profesionaletarako ahozko komunikazioa (bilerak, negoziazioak...)



4. Komunikazio-gaitasunak eta hizkuntza-eskakizunak arlo profesionalean eta akademikoan

EDUKI TEORIKOA

4.1 Herritarrekiko/bezeroekiko komunikazio-jarduerak

4.2 Erakunde eta enpresekiko komunikazio-jarduerak

4.3 Aholkularitza, sentiberatasun- eta zabalkunde-jarduerak

4.4 Arlo akademikoa eta teknikoa



EDUKI PRAKTIKOA

- Helburu ez profesionaletarako ahozko komunikazioa (prentsaurrekoa, iragarkia, sare sozialetako testuak...)

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.



Gelan egin beharreko ariketez gainera, ikasleek auto-ikasketako eta auto-zuzenketako ariketak ere egin beharko dituzte, beren kabuz. Haien bidez nahi da ikasleek, gogoeta eginda, ikas dezaten bere "arauak" sortzen; ariketa horien gauzatzean, laguntzaile eta gidari izango dute betiere irakaslea, eskoletan zein tutoretza-orduetan. Hein batean, autoikasketa bultzatu nahi da, ikasleek nolabaiteko autonomia-maila eskuratu dezaten eta unibertsitatetik irteten direnean hizkuntzaren inguruan sor dakizkiekeen arazoei erantzuteko gauza izan daitezen.



Saio guztiak (eskola magistralak zein praktikoak), ahal dela, informatika-gelan egiten saiatuko da; izan ere, jarduera guztietarako (teorikoak zein praktikoak) Moodle plataforma erabiliko da, alegia e-gela. Plataforma horretan, ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura; irakasgaia aurrera eramateko behar duten material guztia (ariketak eta abar), baina baita material osagarria (artikuluak...) eta Web-orri interesgarrietarako estekak ere. Halaber, jardueren egunkaria izango dute ikasleek. Hartan, egunez egun, egindako jarduerak jasoko dira, teorikoak zein praktikoak; hartara, ikasleak, eskolara huts eginez gero, ez du arazorik izango ikasgaiaren hariari jarraitzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Zeregin horietako bakoitza definitu diren ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta ebaluatuko da.



Ebaluazio jarraituan, ebaluazio-sistema hauxe izango da:

A. Praktikak egitea: % 40

B. Proiektuak: % 60



Ikasleak egin beharreko zereginetatik erdiak edota gutxiago egiten baditu, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta Aurkezteke jarriko zaio. Kasu horietan aukera izango du ezohiko deialdian irakasgaia azken probaren bitartez, azterketaren bitartez, gainditzeko. Aldiz, ikasleak zereginen erdiak edota gehiago egin baditu, baina ez zeregin guztiak; hori zigortu egingo da.



Ohiko deialdiko ebaluazio-sistema honelakoa izango da:

A. Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40

B. Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

C. Testu bat emanda ahoz gorako irakurketa: % 20



Era berean, jarraitua gainditzen ez duten ikasleek edo arrazoiren batengatik klasera etortzerik ez duten ikasleek, bukaerako azterketa egin ahal izango dute.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du



Oharrak:

-Ebaluazioaren azken probara (azterketa ofiziala) ikaslea ez bada aurkezten "Aurkezteke" nota jarriko zaio.

-UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez.

-12.2. artikulua kontuan izanik: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelako materialak ezinbestekoak izango dira ikasgaia jarraitzeko. Bai testu-corpusak (ekonomia eta enpresa arlokoak), bai gai bakoitzeko power point formatuan dauden aurkezpenak. Halaber, kontsulta-baliabide garrantzitsuen bilduma izango du eskura ikasleak. Bilduma horretan baliabideak sailkatuta eta komentatuta azaltzen dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Acebo, S. (koord.) (2018). Dilo bien y dilo claro. Manual de comunicación profesional. Madril: Larrousse.

AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.

ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA "Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua" (Euskaltzaindiaren 87 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA " Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan" (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aced, C. (2013). Relaciones Públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital. Barcelona, UOC.
Bargiela-Chiappini, F., (Ed.). The Handbook of Business Discourse. Edinburgh: Edinburgh University Press, 2009. -Barrett, D. J. Strong communication skills – a must for today’s leaders. Handbook of Business Strategy 7.1, 2006. pp. 385-390.
Garzia, J. (2014). Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako. Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ALVARADO CANTERO, L. (2017) "Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica"
Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
GARZIA, Joxerra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) "Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards
a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks" Ibérica: Revista de la
Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases
magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press.(4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

Administrazioan Euskaraz (IVAP)
Ekonomiari buruzko bloga:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/

Ekonomiaz aldizkaria:
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.10 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO