Graduondokoa Auditoretzan

Graduondokoa Auditoretzan

ICAC-ek homologatua

Helburua

Ikastaroaren helburua, ikuskaritzan jarduteko hautagaiari lanbidea burutzeko beharrezkoak izango dituen heziketa teorikoa eta praktikoa eskaintzea da.

Iraupena

Eskola garaia ikasturte akademikoarekin bat dator; hau da, urritik uztailera.

Kredituak

Ikastaroaren iraupena 31 kreditukoa da, klase teoriko-praktiko, kasuen azterketa, hitzaldi eta lanen artean banatuta.

Ordutegia

  • Ostirala 16:00etatik 20:00etara (4 orduko saioak), 16:00etatik 21:00etara (5 orduko saioak)
  • Larunbata 9:00etatik 13:00etara (4 orduko saioak), 8:30etatik 13:30etara (5 orduko saioak)

Tokia

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Eraikuntza nagusia, 0.8 gela.

Onarpenerako baldintzak

Goi mailako tituluduna edo diplomatua izatea.

Lortuko den titulazioa

"Especialista en Auditoría de Cuentas", UPV/EHUko graduondoko berezko titulua.

Egitaraua

1. atala. Normas NIC/NIIF. Adaptaciones Sectoriales

Europa Batasunean kontabilitate prozesuaren armonizazioa, NIIF arauen marko kontzeptuala, finantza informazioaren jakinarazpenerako ereduak, balorazioa eta kontabilitate informazioaren prestaketa, egokitzapen sektorialak, etika ikuskaritzan, ingelesa negozioen informazio sisteman.

2. atala. Marco regulador de la auditoría. Organización del trabajo de audltoría

Arauketa eremua eta arau tekniko orokorrak, lanaren plangintza, lanaren jarduerari buruzko arauak, barne kontrola.

3. atala. Programación y procedimientos. Informes

Diruzaintza, finantza inbertsioak, zordunak eta hartzekodunak, izakinak, ibilgetua, fondo propioak, galera-irabaziak, bateratutako finantza agiriak, ikuskaritza fiskala. Txostenak.

4. atala. Organización del despacho del auditor. Módulo específico REA

Kalitate kontrola, informatika. REAko (Registro de Economistas Auditores) modulu berezia.

5. atala. Practlcuma

Kurtso amaierako lana.

Irakasleak

EHUko irakasleak eta ospe handiko profesionalak.

Firma kolaboratzaileak

Attest Consulting, Audinfor, Deloitte, Imafi Auditores, IZE Auditores, REA, Sayma Consultores, Zubizarreta Consulting.

Informazio osagarria