Aurkezpena
Egungo egoerak aukera ezin hobea eskaintzen du eraldaketa prozesu bat aurrera eraman ahal izateko: egungo enpresa-ereduak enpresa-erakundeen balioa stakeholders talde osorako areagotzen duten kudeaketa eredu berriztatzailetara birbideratzea. Finantza-harremanak optimizatzeko lerro ezberdinak daude: stakeholders teoria bere ikuspegi ontologikotik aplikatu, enpresa-erakundeek sortutako giza balioa modu objektiboan hartu eta kuantifikatu. Bestalde, bankuen gobernu korporatiboak finantza-arriskuak, hain zuzen ere, arrisku morala, murrizteko asmoarekin jokatzeaz gain, stakeholders taldekideek kreditu-erakundeen kudeaketan gehiago parte hartzea lor daiteke.
Gai guzti horiek finantza-arloaren ikuspegi etikoan barne hartzen dira eta azken hamarkadetan zientzialarien arreta gutxi jaso dute. Hala ere, zientzia-erkidegoak zein profesionalek erabat onartu dute, finantza-arloaren ikuspegi etikoa enpresa-kudeaketa operatiboan, taktikoan eta estrategikoan ikuspegi tekniko batetik barne hartzearen garrantzia.
Ikerketa-talde honek behar horri asetzea du helburu. Taldekideak ahalmen handiko ikertzaile gazteak dira eta urte asko eman dituzte eremu nazionalean zein nazioartekoan zeharkako ikerketa-lerrok jorratuz, hori bai, guztiek lotura bera dute: balioaren sormena finantza-arloaren ikuspegi etikotik.
Aurreikusitako emaitza garrantzitsuak hauek dira: Mutual Cash Holding, Ethical Cash Relationship Index, Stakeholders teoriak duen aplikagarritasun arazoari soluzioa eman eta, banku-arloan diagnostiko bat eta gobernantza-eredu bat garatu. Gainera, ereduak "paketatu" ondoren, neurrira egindako "jantzi" eran enpresetan garatu eta ezartzeko helburua dute transferentzia teknologikoaren bidez.
Ikerketa-arlo berri horrek oraindik arduraldi handia behar du…