Aurkezpena_eus

Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuetan talde aditua gara, ikasketa aktibo eta autonomoa hobetzera eta ikerketan oinarritutako metodoak eta problemak bultzatzera bideratuta, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ordenadorea barneratu nahian.

ECOMath proiektuak, UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Fakultateko teoria ekonomikoak batzen dituen irakasgaietan, Mathematica programaren erabilera bultzatu nahi du.

Irakasgai hauetako programetan ikastearen esperotako emaitzei buruz helburu garrantzitsuena hau da: “teoria ekonomikoak oinarritzat dituen ideia nagusiak ikasleak bereganatzea, arrazoibide intuitibo, grafiko eta analitikoaren bidez, eta errealitateko arazo ekonomikoak ulertzea, eredu ekonomiko sinpleak eta tresna mikroekonomiko eta makroekonomikoak erabiliz”.

Ekonomia-ikasleak gai izan behar dira eredu zehatz bateko gertaerak aztertzen, azalpen ekonomiko eta grafikoak emanez. Ereduen zailtasuna handitzen den heinean, aldagai gero eta gehiagok elkarri eragiten dietelako, aljebra eta kalkulua ezinbesteko baliabide bihurtzen dira. Mathematica ezin hobeto datorkie honetarako. Oso lagungarria izango da ikasleentzat, arreta nagusia eredu desberdinetako ekonomia-oinarriak ulertzen jarri ahal izango dutelako, horrela modelizazioak eskatzen dituen kalkulu hutsetan galdu ez daitezen.