VOLVER

HERRAMIENTAS-SEGUIMIENTO-Restriccion-acceso

Mugatu eskuragarritasuna

Funtzionalitate honek ikastaroko elementu zehatz batzuk ikusi edo elementu zehatz batzuetara sarbidea izateko baldintzak ezartzea ahalbidetzen du:

  • Elementu jakin batzuk ezkutuan edo sarbide mugatua izan dezatela ezar daiteke.
  • Elementu hauek eskuragarri izango dira ikasleek ezarritako baldintzak betetzen dituztenean.
  • Murrizketa hauek ikastaroko baliabide eta jarduera guztietan eta atal/sailetan ezar daitezke.

Baldintza hauek ezartzeko baliabide, jarduera edo atal bakoitzeko ezarpenetara jo beharko da. Irudian ikus daitekeen bezala, “jarduera-osaketa”, “data”, “kalifikazioa”, “taldea”, “taldekatzea”, “erabiltzaile-profila” dagozkion baldintzak ezar daitezke.

Baldintza ezberdinen zerrenda

Murrizketa hauetako batzuk ez dira eskuragarri izango aurretiaz sortu ez badira- hori gertatzen da irudian gorriz markatutako aukeretan.

Baldintzen konfigurazioa (1) murriztuta baina agerian

Ondorengo irudian “eskuragarritasun baldintzak” ezberdinak zehaztu direla ikus daiteke. Ikasle roldun erabiltzaileak baldintza “guztiak” edo “edozein” betetzea aukera daiteke.

Baldintza guztiak edo edozein betetzea zehaztuz

Hurrengo bi irudietan murrizketa duen elementuaren egoera ikus daiteke. Elementuaren izena grisez azaltzen da eta elementuari lotutako baldintzak adieraziko dira ondoren. Baldintza/k bete ondoren ondokoa gertatzen da:

  • Ikasle bistan, baldintza bete ondoren elementuaren izenburua urdinez adieraziko da eta baldintzak desagertuko dira.
  • Irakasle bistan, gris mantenduko da baldintza bete ez duten ikasleak dauden bitartean. Baldintzen inguruko informazioa beti izango da ikusgai.
Ikasle bista
Irakasle bista

Baldintzen konfigurazioa (2) ezkutuko elementua

Murrizketa aplikatu zaion elementua baldintzak bete bitartean ezkutuan izateko “begi” formako ikonoan sakatu beharra dago (hurrengo irudian gorriz markatua azaltzen da).

Baldintzak bete bitartean ezkutuan mantentzeko

Begi itxurako ikonoa sakatzean ikasleek ez dute elementua ikusiko. Irakasleek aldiz, baldintza betetzen ez duten bitartean ikasleek ezkutuan izango dutela adierazten duen esaldia ikusiko dute.

Irakaslearen bista "begia" ikonoa sakatzean

Eskuragarritasuna mugatzen duten baldintzak ezabatu

Eskuragarritasuna mugatzen duten baldintzak ezabatzeko ondorengo irudian markatutako “X”n sakatzea baino ez dago.

Baldintzak ezabatzeko ikonoa